Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Klimatizazioa, UBS-ACS, PCI eta beste instalazio batzuk Catalonia Gran Vía Bilbao Hotelerako

30/07/2021

Klimatizazioa, UBS-ACS, PCI eta beste instalazio batzuk Catalonia Gran Vía Bilbao Hotelerako

Catalonia Hotels & Resorts-ek Bizkaian izango duen lehenengo establezimendua inauguratu berri du, Catalonia Gran Vía Bilbao. Lau izarreko hotel berri horren instalazio mekaniko eta elektrikoak egiteko, ONDOAN enpresaren lanean konfiantza jarri du hotel kateak, besteak beste, klimatizazioaz, ur bero sanitarioaren ekoizpenaz, PCIaz eta behe tentsioaz arduratzeko.

Eraikineko espazioen klimatizaziorako, ONDOANek VRV 7 bero-ponpa instalatu ditu. Airea berritzeari dagokionez, berreskuratzaile entalpikoak jarri dira espazio komunetarako, eta berreskuratutako airea tratatzeko unitate bat gelatarako; aldi berean, SPA gunearen klimatizazioa eta hezetasuna kentzea, bero-ponpa autonomo baten bidez egingo da.

Ur bero sanitarioaren ekoizpenari dagokionez, gas naturaleko bi kondentsazio-galdara, bakoitza 105 kW-koa, dituen galdara-gela bat prestatu da. Horiek, beroa berreskuratzen duten lau aerotermia hidrokiten laguntza dute. Bestalde, PCI instalazioan, suteak era automatikoan detektatzeko sistema analogikoa aukeratu da. Sua itzaltzeko sistema gisa, hotelak ihinztagailu-sare bat, BIE beste bat, zutabe lehorreko sistema bat eta dagokion su-itzalgailu sarea ditu.

Halaber, proiektuak ONDOANen beste jarduketa batzuk ere jaso ditu, behe-tentsioko instalazio elektrikoa, gela teknikoen eta garajeen aireztapena, eskaileren gainpresioa, saneamendua eta gas naturalaren instalazioa, besteak beste.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek DesKarboniza 2025 Planeko laguntzak eta deskarbonizazio proiektuak bultzatzeko CAE laguntzak eskuratzen laguntzen du

20/06/2025


ONDOANek jasangarritasunerako hezkuntzarekin duen konpromisoa indartu du Bilboko Eskola Agenda 2030aren Foroan

19/06/2025


ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

16/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu