Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Viralgen enpresaren instalazio berria inauguratu da Donostian

08/07/2021

Viralgen enpresaren instalazio berria inauguratu da Donostian

Viralgen enpresa bioteknologikoak bere laborategi-konplexu berria aurkeztu berri du, Miramongo Teknologia Parkean (Donostia). ONDOAN instalazio elektromekanikoak egiteaz arduratu zen instalazio berriaren inaugurazio ekitaldiaren buru Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen. Pedro Duque Zientzia eta Berrikuntza ministroa ere bertan izan zen.

ONDOANek –Giroarekin aldi baterako enpresa-elkartea osatuz– Viralgengo laborategi berrietan egindako lanetan, besteak beste, jarduketa hauek egin zituen: administrazio-guneetako elektrizitatea, komunikazioak, PCI, iturgintza, saneamendua, klimatizazioa eta aireztapena. Halaber, ONDOAN lan hauetaz ere arduratu zen: igogailuak prest jartzeaz, sarbideak kontrolatzeaz, gasa instalatzeaz, garajeetako erauzketa sistemaz, eskaileren gainpresioaz eta ur bero sanitarioa ekoizteaz eta banatzeaz.

Viralgen, terapia genikorako bektore biralen ekoizpenean espezializatutako enpresa donostiarra, Bayer multinazional farmazeutikoak erosi zuen 2020an. Instalazio berriek, egungo ekoizpen-ahalmena boskoizteko eta terapia genikoen eskaera gero eta handiagoa hornitzeko aukera emango diote, minbiziari, gaitz neurodegeneratiboei eta jatorri genetikoa duten gaixotasun arraroei aurre egiteko. Laborategiek 70 milioi euroko inbertsioa eskatu dute, eta inbertsio hori 120ra igoko da bigarren fase batean, eta guztira 130 espezialista hartuko dituzte.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu