Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOAN, Bilbao Basketen ingurumen jasangarritasuneko partnerra

11/10/2023

ONDOAN, Bilbao Basketen ingurumen jasangarritasuneko partnerra

Ingurumen aholkularitza-zerbitzuak eskainiko ditu saskibaloi-klubari Garapen Jasangarrirako Helburuekiko konpromisoa bultzatzen laguntzeko

ONDOAN Taldeak lankidetza-hitzarmena sinatu du Bilbao Basketekin. Horren bidez, saskibaloi-klubaren partner estrategiko bihurtu da ingurumen-jasangarritasunaren arloan. Horrela, ONDOANek, ingurumen-aholkularitzako zerbitzuaren bidez, klubaren kudeaketa-jardunbideak optimizatzen lagunduko du, eta hobekuntzak proposatuko ditu ingurumen-txostenak eginez, 2030 Agendan jasotako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) betetzeko konpromisoan aurrera egiten laguntzeko. Akordioa Bilbon sinatu dute Isabel Iturbe Bilbao Basketeko presidenteak eta Jorge Álvarez Garcés ONDOANeko zuzendari nagusiak. Aliantza hau Bilbao Basketen eta bere fundazioaren jasangarritasun estrategiaren barruan dago, Klubaren lehentasunetako bat.

ONDOANek eta Bilbao Basketek 2030 Agendaren eta Trantsizio Berdearen aldeko GJH bezalako ekimenak aldarrikatzen dituzten estrategia jasangarriak partekatzen dituzte. Horrela, uste da Bilbao Basketek, kirolaren eta horri lotutako balioen bidez, beste erakunde batzuekin batera, gizartea garatzen laguntzeko ahalmen handia duela, eta bozgorailu paregabea dela portaera arduratsua, aniztasuna eta gardentasuna bezalako balioak hedatzeko eta horiek eragin handiko aldaketarako motor gisa sustatzeko.

40 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar, ONDOANek bere bezeroen jasangarritasunari laguntzen dio, bere jarduera eta zerbitzuen bidez. Ingurumen-aholkularitzatik eta -ingeniaritzatik horren alderdi desberdinetan –kudeaketako aholkularitza, oinarrizko ingeniaritza eta lurzoru kutsatuen ikerketa eta lehengoratzea– hasi eta instalazioen diseinuan, gauzatzean eta mantentze-lanetan eta energia-zerbitzuak ematean energia-eraginkortasun eta deskarbonizazioko irizpideak sartzeraino. Hori guztia, pertsonen osasunaren ikuspegitik hain garrantzitsua den barneko espazioen ingurumen-kalitatea ahaztu barik.

ONDOAN taldea

ONDOAN 1982an sortu zen, gaur egungo MONDRAGON Corporationen aurrekoa izan zen Caja Laboral Taldearen barruan. Une honetan, zortzi sozietatek (Ondoan, Koop. Elk., Ondoan Zerbitzuak, Ondoan AyC, Kelan eta Orgaus Systems, Ondoan Maroc, Ondoan Egypt eta Ondoan México) osatzen duten enpresa-taldea da. 400 langiletik gora ditu, egoitza soziala Zamudion dago eta bulegoak ditu EAEko hiru lurralde historikoetan, bai eta Madrilgo Erkidegoan, Balear Uharteetan, Kantabrian, Kanarietan, Egipton, Marokon eta Mexikon ere.

Urte hauetan, ONDOAN Taldeak bere jarduerak energiaren eta ingurumenaren munduan zabaldu ditu, bost arlo handitan egituratutako egungo antolaketa hartu arte: Instalazioen Ingeniaritza, Ingurumena eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna, Mantentze -lanak eta Zerbitzuak, Barne Ingurumen Kalitatea eta Energia Zerbitzuak.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


“Kalitatea suteen aurkako segurtasunean: araudiaz haratago” Jardunaldiaren antolaketa

22/04/2024


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. LowLoop: Deskarbonizazio industrialerako soluzio digitalak

16/04/2024


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. SUTEA: PCI instalazioen egiaztapena Errealitate Areagotuaren eta Errealitate Birtualaren bidez

11/03/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu