Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Mondragon Hospitalityren hotel-hornitzaileen lehen azoka egin da Palman

02/10/2023

Mondragon Hospitalityren hotel-hornitzaileen lehen azoka egin da Palman

ONDOANek, Mondragon Hospitalityren –Mondragon Korporazioaren hotel- eta sektore soziosanitarioei zerbitzuak emateko enpresen aliantza– parte gisa, klusterrak Palman antolatutako hotel-hornitzaileen lehen azokan hartu zuen parte joan den irailaren 28an. Ekitaldiaren ardatza Mondragon Hospitalityren eskaintza taldekatua, hoteletako eta hotel-kateetako arduradunen, erosketa-zuzendarien eta proiektuen kudeatzaileen, arkitektoen eta barne-diseinatzaileen eta sektoreko beste profesional batzuen aurrean ezagutzera ematea izan zen.

ONDOANen ordezkaritzak, Jorge Álvarez Garcés Zuzendari Nagusia buru zela, jasangarritasunarekin eta energia-eraginkortasunarekin eta hoteletako inbertsioekin lotuta, hurrenez hurren, arratsaldean izan ziren eztabaida-mahaietan ere parte hartu zuen.

Mondragon Hospitalityn zazpi kooperatibak hartzen dute parte. ONDOANez gain, Enea Erreka, Fagor Electrónica, Gerodan, Krean eta Onnera Contract kooperatibek parte hartzen dute. Horien guztien baturak produktu eta zerbitzu katalogo zabala eskaintzen du: instalazioen ingeniaritza, ingurumena eta energia, altzarien diseinua eta fabrikazioa, sarbide automatikoak, telebista-, multimedia- eta konektibitate-soluzioak, hotel- eta osasun-ekipamendu integrala, arkitektura- eta ingeniaritza-zerbitzuak eta sukaldeetako eta garbitegiko ekipamendua, besteak beste.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek, MONDRAGON Hospitalityrekin batera, HOSPEA Arkitektura eta Ingeniaritzan parte hartu du, esparru soziosanitarioan soluzio integralak bultzatzeko

04/06/2026


ONDOANek laguntza ematen dio euskal industriari EEEren 2026rako energia laguntza berrien aurrean

01/06/2026


Ondoan Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearekin lankidetzan ari da haren PCI sistemak hobetzeko

25/05/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu