ONDOAN ‘Trantsizio Berdearen’ erronkak eta aukerak jorratzen ari da Ondoan Ikasgelaren edizio berri batean
13/11/2023
Gizarteak garapen eredu jasangarriagoetarantz daraman eraldaketa-prozesuari buruz hausnartzeko asmoz, ONDOANek Bilboko Itsasmuseumean gizarte, politika, ekonomia, enpresa eta ingurumen arloetako aditu ugari bildu zituen Ondoan Ikasgelaren beste edizio bat antolatu zuen. Azaroaren 10ean egin zen, bertaratutako ehun profesional baino gehiagoren aurrean, eta jardunaldiari esker, abian den eraldaketa-prozesu hori markatzen ari diren gakoak identifikatu ziren, aurrean dauden erronka handiak definitu ziren, ezarri beharreko soluzioak eta baliabideak baloratu ziren, eta mehatxuak eta hartzen dituen aukera-lurraldeak ebaluatu ziren.
Ekitaldiaren sarrera Arantza Cebas de Blas ONDOAN Koop. Elk.-eko Kontseilu Errektoreko Presidenteak egin zuen. Bere hitzaldian, jardunaldiaren gai nagusia Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako hiru eraldaketei buruzko gogoeta-zikloaren barruan kokatu zuen. Hasiera 2019an izan zen, Trantsizio Digitalari buruzko jardunaldiarekin; eta jarraipena 40. urteurrena zela eta Trantsizio Soziala gai nagusitzat hartuta egindako Oroimenezko Ikasgelarekin etorri zen.
Ondoren, Jorge Álvarez Garcés ONDOAN Taldeko Zuzendari Nagusiak ONDOANek jasangarritasuna bultzatzeko egindako ekarpena testuinguruan jarri zuen. “Ingurumen-aholkularitza eta -ingeniaritzatik hasi eta instalazioen diseinuan, egikaritzean eta mantentze-lanetan deskarbonizazio eta energia-eraginkortasun irizpideak sartzeraino eta energiaren arloko zerbitzuak emateraino, gure bezeroen jasangarritasunari laguntzen saiatu gara betidanik, jasangarritasun-estrategiak integratzeko prozesuan enpresei eta erakunde publikoei laguntza eta aholkularitza emanez”, gogorarazi zuen.
‘Trantsizio berdea’ deiturikoari dagokionez, batera heltzeko deia egin zuen, erakundeen, enpresen eta, oro har, gizartearen arteko lankidetzatik abiatuta. “Argi izan behar dugu asko dagoela jokoan, eta gainditu beharreko erronkak izugarriak bezain zirraragarriak direla. Hazkunde demografiko globalari soluzioak bilatzeaz ari gara, etengabe hazten ari den munduko biztanleriaren elikadura-beharrak asetzeaz, eta, gainera, elikagai osasungarriagoak, jasangarriagoak eta hurbilekoak gehitzeaz. Eta mugikortasunaz eta garraioaz, industriaz, eraikuntzaz eta energia jasangarriaz ere ari gara. Mugimendu geldiezina da”, adierazi zuen ONDOANeko Zuzendari Nagusiak.
Ondoren, eredu jasangarrietara aldatzeko prozesua zein agertokitan garatzen den finkatzeko hitzaldien txanda izan zen. Ildo horretan, Alexander Boto Ihobeko Zuzendari Nagusiak Euskadin hedatutako Ekonomia Zirkularra bultzatzeko estrategiak jorratu zituen, industria-sektorerako erronka eta aukera nagusiak argituz. Bestalde, Teresa Tejero ONDOAN Koop. Elk.-eko Ingurumeneko Negozio Unitateko eta LAPeko zuzendariak ingurumen-ikuspegia eskaini zuen, indarrean dauden eta etorkizunean izango diren erregelamendu nagusiak errepasatuz eta ‘trantsizio berde’ horrek ingurumenean, ekonomian eta gizartean dakartzan onurak balioetsiz.
Ekitaldiaren bigarren blokea, trantsizio-prozesu horrek ekonomiarako funtsezkoak diren sektoreetan duen egoera ezagutzera eta eztabaidatzera bideratu zen mahai-inguru batean, sektore horietan baitago euskal enpresa-sarearen parte handia. Olga Martín ACLIMAko zuzendari nagusiak moderatutako eztabaidan, dagozkien sektoreetako erreferentziazko eragileek hartu zuten parte, hala nola Jon Ander Egaña, Basque Food Clusterreko Zuzendari Nagusia; Ibon Antero, Mondragoneko Jasangarritasun eta Eraldaketa Sozialeko Zuzendaria; Julián Ferraz, Euskal Trenbide Sareko Eragiketen Zuzendaria; Ainhoa González, Campezo Obras y Servicios-eko Ingurumen Estrategiaren Arduraduna; Elvira García, Nortegaseko Gas Berriztagarrien Eragiketen Zuzendaria; eta Emilio Hidalgo, Sidenorreko Energia eta Ingurumen Gerentea.
Jardunaldiaren amaiera Javier Aguirre Orcajo Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendariaren eskutik etorri zen.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK
04/10/2024
27/09/2024
LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek
23/09/2024
Kategoriak
Artxiboa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
TweetONDOAN BERRIAK
04/10/2024
27/09/2024
LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek
23/09/2024