Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOAN buru den N0Waste proiektuak aurrera egin du elikagaien hondakinen balorizazioan gas natural sintetikoa sortzeko

04/12/2023

ONDOAN buru den N0Waste proiektuak aurrera egin du elikagaien hondakinen balorizazioan gas natural sintetikoa sortzeko

ONDOAN buru den N0Waste proiektuaren ardura duen enpresa-partzuergoak dibulgazio-jardunaldia egin zuen azaroaren 27an, elikagai-produktu fresko eta galkorren horniduran sortutako hondakinak murrizteko eta balorizatzeko teknologia berrien aplikazioan lortutako aurrerapenak ezagutarazteko. Zehazki, N0Wastek, hondakin horien balorizazio-prozesuen ondoriozko biogasetik abiatuta balio handiko gas natural sintetikoa sortzea du helburu. Espezializazio Adimenduneko RIS3 Euskadi Estrategiaren eta Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan dagoen proiektua da, eta SPRI Taldearen laguntza du Hazitek 2022 programaren bidez.

ONDOANez gain, proiektuan parte hartzen dute bai euskal elikadura-kateko enpresek (Udapa eta EROSKITaldea, Barrenetxe eta Harakai-Urkaikoren laguntzarekin), bai teknologia- eta ekipamendu-ondasunen enpresek (Lointek, Orloga, Izertis, SEGULA Technologies, Tecnipesa eta Plastigaur); eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hiru eragile ditu: Tecnalia, Ceit eta BASQUE FOOD CLUSTER. Proiektuaren aurrerapenak aurkezteko, partzuergo horretako hainbat ordezkarik hartu zuten parte Virginia Matesanz BASQUE FOOD CLUSTEReko Berrikuntza zuzendariak moderatu zuen mahai-inguruan.

Solasaldian, ONDOANek hondakinen balorizazioaren arloan egindako ibilbide luzea azaldu zuen, Jon Zubiriaren, partzuergo hori gidatzeko apustua eragin zuen I+G arloko koordinatzailearen, eskutik. Bere hitzaldian, proiektuaren helburu orokorrak aurkeztu zituen, eta, zehatzago, parte hartzen duten enpresen hondakinetatik biogasaren sorrera optimizatzeko garatzen ari diren jarduerak, bai eta ondoren hura aberastea ere, gas naturalaren sarera injektatu daitekeen metano sintetikoa lortzeko. Era berean, NOWASTEren esparruan, ONDOANek, Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreko hondakinak balorizatzeko instalazioak garatzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa zehazten lagunduko duen erabakiak hartzeko tresna sortu nahi du.

Eusko Label patataren landaketan eta prozesatzean aritzen den kooperatiba gisa, Udapa soluzioak bilatzen ari da bilketa- eta hautaketa-prozesuan barne-kolpeak dituzten patatak merkatura irits ez daitezen. Ana Carrasco Kalitate eta I+G+B zuzendariak azaldu zuenez, kolpatutako patatak ez dira produktu akastunak; efektu estetiko soila da, baina kontsumitzaileek ez dituzte nahi. Hori saihesteko, ikusmen artifizialaren eta kamera hiperespektralen bidez, kooperatibako kideen aldetik jasotzen dituen loteen detekzioa ezarri du.

EROSKI Taldearen kasuan, 6 milioi kontsumitzailek banatzen dituen produktuei buruz duten pertzepzioa zaintzea funtsezkoa da haien konfiantza izaten jarraitzeko, Ainara Llona berrikuntza-arduradunak adierazi zuenez. Horrela, patatak izan dezakeen eta soilik begiratuta ikusten ez den usteldura goiz detektatzeko ahalegina egiten du proiektuak. Horretarako, usteldura hori identifikatzeko gai diren fotonika eta sentsorikako soluzioak aplikatzen ari da, material akastun hori garraiatzearen kostu logistikoa eta kontsumitzaileengan sor dezakeen iritzi txarra saihestuz.

Bestalde, SEGULA Technologies parte hartzen duten enpresek nahiz kanpoko faktoreek emandako datuak (baldintza klimatologikoak, biltzeko eta garraiatzeko ordutegiak, etab.) konektatzeaz arduratzen da, eta, horietatik abiatuta, modu prebentiboan hornidura-katean akatsak saihesteko konexio-mapa sortzen du. Jorge Martínez AA eta 4.0 Industria arloko I+G+Bko arduradunak adierazi zuenez, SEGULAk kausa eta efektua erlazionatzen ditu, patataren usteldura zerk eragiten duen jakiteko eta saihestu ahal izateko. “% 99an ondo funtzionatzen duen sisteman arazoa aurkitzean datza”, azpimarratu zuen.

Katearen trazabilitatearen kontrolaren partea Izertis-i, Blockchainen, proiektuan sortutako datu guztiak kateko eragileen eskura jartzen dituen sarean, espezializatutako aholkularitzari, dagokio, informazioa konfidentzialtasun-bermeekin iraultzeko espazio segurua irekiz. Urko Larrañaga Izertis-eko Blockchain adituak azaldu zuenez, bere abantaila nagusia da “balio-kate osoa integratzeko aukera ematen duela, alde bakoitzak ikus dezakeena mugatuz eta lankidetza erraztuz”. Une honetan, proiektua azken bezeroaren beharrak datu-bolumen osoan integratzeko fasean dago, Udapari eta EROSKIri kontsumitzaileei entzutean oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Elikagaiak alferrik galtzearen arrazoiak aztertu, hondakinak balioztatzeko soluziorik onenak zehaztu, datuak bildu eta katearen kate-mailen arteko trazabilitatea eta konexioa ezarri ondoren, proiektuaren azken zatia hondakinen balorizazioaren ondoriozko biogasa metano sintetiko bihurtzen saiatzea izango da. Horretaz, biogasa metanizatzeko beharrezkoa den teknologia garatzeaz arduratzen da Lointek, kanal anitzeko erreaktore katalitiko baten bidez. Erreaktore horretatik, industria- eta etxebizitza-erabilerarako energia-iturri gisa balioko duen balio handiko gas natural sintetikoa lortzen da. Álvaro Bilbao Lointekeko negozio garapenaren arduradunak adierazi zuenez, orain arte egindako probek “oso emaitza onak eman dituzte. % 95etik gorako metano ehunekoa duen biometanoa lortzen ari gara”, zehaztu zuen.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


“Kalitatea suteen aurkako segurtasunean: araudiaz haratago” Jardunaldiaren antolaketa

22/04/2024


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. LowLoop: Deskarbonizazio industrialerako soluzio digitalak

16/04/2024


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. SUTEA: PCI instalazioen egiaztapena Errealitate Areagotuaren eta Errealitate Birtualaren bidez

11/03/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu