Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek amaiera eman dio Instalazioen 4.0 Mantentze-Lan Aurreraturako Plataforma proiektuari

28/12/2020

ONDOANek amaiera eman dio Instalazioen 4.0 Mantentze-Lan Aurreraturako Plataforma proiektuari

ONDOAN SERVICIOSek, Instalazioen 4.0 Mantentze-Lan Aurreraturako Plataforman  oinarritzen den I+G+ proiektuaren garapena amaituko du aurten. Proiektu hori Sarenet, AGMSoft eta Zylk enpresekin elkarlanean, eta ISEAren laguntzarekin garatu da, eta esperientzia pilotua eta azken balidazioa Bilboko Itsas Museoan egin dira.

Plataforma horrek klimatizazioaren sektorera eramaten ditu 4.0 Industriaren mantentze aurreratuko kontzeptuak eta teknologiak, eta alderdi hauei buruzko soluzio berritzailea ematen dio merkatuari:

  • Instalazioen baldintza operatiboen monitorizazio adimenduna, lehendik dagoen ekipamenduko datuak hartzeko teknologia txertatuz.
  • Business Intelligence, Big Data tekniken bidez, datuak aztertzeko.

M4.0 plataforma mantentze-zerbitzuen sektorearen erronka teknologikoari erantzuteko dago diseinatuta, beharrezkoa baita instalazioen mantentze-lanekin erlazionatutako kostuak eta prozesuak optimizatzea. Balio erantsiari, efizientziari eta eraginkortasunari dagokienez aurrera egiteko aukera ematen du, eta baita erabiltzaileentzako zuzeneko eragin positiboa ere.

M4.0 proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren finantziazioa jaso du.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


LOWLOOP: Industriaren deskarbonizaziorantz aurrera egiteko soluzio digitalak

14/04/2026


ONDOANek gela malguak eta jasangarriak garatzeko HABITEX proiektuan parte hartzen du

09/04/2026


ONDOANek eraikinetako larrialdien kudeaketa optimizatzeko DIGIFIRE proiektuan hartzen du parte

07/04/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu