Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Covid-19a prebenitzeko aireztapenari eta klimatizazioari buruzko CEBEKen webinarrean hartu du parte

18/12/2020

ONDOANek Covid-19a prebenitzeko aireztapenari eta klimatizazioari buruzko CEBEKen webinarrean hartu du parte

Duela denbora gutxi egindako ikerketek erakusten dutenez, Covid-19aren transmisioa aerosolen, airean geratzen diren eta espazio itxietan erraz mugitu daitezkeen partikula txikien, bidez gerta daiteke. Aireztapen- eta klimatizazio-soluzioak birusaren transmisioa geldiarazteko funtsezkoak izan daitezkeenez, CEBEKek, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak, webinar bat antolatu zuen, gai horretan adituak diren hainbat pertsonak aerosol horien portaera ezagutarazteko eta bide horretatik kutsatzeak murrizteko eskura dauden prebentzio-tresnak jorratzeko.

Pedro Gurrutxaga ONDOANeko Garapen Korporatiboko Zuzendari eta AVECAIko Presidenteak, ‘Aireztapen- eta Klimatizazio-sistemen eragiketa Covid 19aren prebentzioan’ izeneko txostenarekin hartu zuen parte online egindako mintegi horretan.

Bileran, Javier Campuzano ASELBIko Presidente eta Clyma Grup-eko Zuzendari Nagusiak eta Nieves Zabala Biotaldeko Zuzendari Nagusiak ere hartu zuten parte. Jardunaldiaren aurkezpena Miguel Erice AIMBIko Presidente eta Climatizaciones Etxea enpresako Zuzendari Nagusiak egin zuen.

Ekitaldia antolatzeko, CEBEKek Bizkaiko Instalatzaile eta Mantentzaileen Elkartearen (AIMBI), Barne Ingurumen Kalitaterako Enpresen Euskal Elkartearen (AVECAI), Bizkaiko Garbiketako Enpresarioen Elkartearen (ASELBI) eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntza izan zuen.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu