Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek aurrera jarraitzen du COVID-19aren kontrako prebentziozko lanarekin, Aceros Inoxidables Olarra enpresan desinfekzio lanak eginez

27/04/2020

ONDOANek aurrera jarraitzen du COVID-19aren kontrako prebentziozko lanarekin, Aceros Inoxidables Olarra enpresan desinfekzio lanak eginez

ONDOAN Taldeak aktibo jarraitzen du COVID-19aren hedapenari eusteko borrokan, hainbat enpresatan, lantokitan eta zerbitzutan egiten ari den desinfekzio lanen bitartez. Horrela, horrelako lanak ari da egiten Loiun dagoen Aceros Inoxidables Olarra lantegian. Jarduerari ingurune seguruan eustea bermatzeko funtsezkoak diren desinfekzio eragiketa horiek, ONDOAN lehendik Metro Bilbaon, Aludiumen, Euskaltelen eta Bilboko Miserikordia Etxearen adinekoen zentroan egiten ari zen lanei gehitzen zaizkie.

Azken asteetan egiaztatu ahal izan den bezala, tokien eta azaleren higienizazioa zorrotz eta aldizkakotasunez egitea, koronabirusaren transmisioa nabarmen murrizten laguntzen duen beharrezko prebentziozko lana da. Horrela, ONDOANeko teknikariek azpimarratzen dutenez, oso garrantzitsua da erabilitako produktuak Osasun Ministerioan behar bezala erregistratutako biruzidak izatea eta erabilitako ekipamendua egokia izatea.

1955ean sortu zenetik altzairu herdoilezinezko produktu luzeen fabrikazioan aritzen den Olarra lantegia Loiun dago, aireportutik gertu, Bilboko Portutik kilometro gutxira. Neurri handian Europar Batasuneko herrialdeetara bideratzen den produkzioa industria kimikoan, elikadurakoan eta petrokimikoan erabiltzen da, beste sektore batzuen artean.

Sartu bideoetara esteka honetan

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025


ONDOANek Green Azokaren, Euskadiko enplegu berderako Aclimaren topaketaren, lehen edizioan parte hartu du

05/06/2025


ONDOANek Maintenance 2025 azokan parte hartuko du, BECen ekainaren 3tik 5era bitartean egiten den mantentze industrialaren azoka liderrean

04/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu