ONDOANek bere gain hartu du MCC Telecomek eraikuntzarako “Building Soluzioak” alorrean aurrera zeramatzan jarduerak
16/10/2017
MONDRAGON taldeko kooperatiba duela denbora gutxi desegin ondoren, ONDOANek bere gain hartu du MCC Telecomek eraikuntzarako “Building Soluzioak” alorrean aurrera zeramatzan jarduerak.
MONDRAGON Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzu Sailaren (MISE) barne berrantolaketa prozesuarekin jarraituz, MCC Telecom kooperatiba desegitea erabaki da. Ingeniaritza enpresak IKT Zerbitzuak eta Building Soluzioak eskaintzen zituen, eta urriaren 1etik aurrera, bere jarduera, aipatutako Sail horretako kide diren LKS eta ONDOAN konpainiek hartu dute beren gain.
Prozesua, MCC Telecomen “aurretiazko likidaziorik gabeko desagertzeagatik erabateko desegite” legezko prozedura bitartez gauzatu da, eta bertako langileak eta bazkideak, eta baita ondarea ere, bi partetan banatu dira, LKS eta ONDOAN artean. Konpainia horietako lehenengoak IKT Zerbitzuen jarduera jasoko du bere egituran, eta ONDOANek Building soluzioak hartuko ditu bere gain. Soluzio horien artean eraikinetan IKT garapena, diseinua, integrazioa eta hornidura sartzen dira, tokian bertan edo urrunetik ustiatu ahal izango diren integrazio espazio adimentsu digital autonomoak sortzeko.
Une honetatik aurrera, ONDOANek beste Negozio Unitate bat sortuko du, Instalazio Berezietakoa izenekoa, eta bertatik eskainiko die zerbitzua orain arte MCC Telecomen bezero izan direnei, eta baita hemendik aurrera gehituko direnei ere. Unitate horrek, Energiaren eta Ingurumenaren alorrean orain arte ONDOAN Taldearen jardueraren oinarri ziren lau unitateak osatuko ditu: Instalazioen Ingeniaritza, Ingurumena eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna, Mantentze-lanak eta Zerbitzuak, eta Barne Ingurumen Kalitatea.
Negozio Unitate berriak bat egiten du ONDOANek 2017-2020 epealdirako diseinatu duen proiektu estrategikoarekin, eta zehatzago esanez, industria merkatua indartzeko, produktu eta zerbitzu berriak hartzeko, prestakuntza eta espezializazio trebeziak bultzatzeko eta Korporazioko beste enpresa batzuekin sinergiak bilatzeko erronken barruan.
Horrekin guztiarekin, ONDOANek zabaldu egiten du bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuen kartera eta, aldi berean, dimentsioa handitzen du eta sinergia gehiago sortzen ditu, garapen bidean dauden merkatuetan eskaintza integrala aurkeztuz, industriaren alorrean, batez ere, une honetan sei sozietatek (Ondoan S.Coop., Ondoan Servicios, Ondoan Auditoría y Control, Ondoan México, Kelan eta Orgaus Systems) osatzen duten Taldea sendotuz. 350 pertsona inguruko taldea dauka, sozietatearen egoitza Zamudion (Bizkaia) dago, eta bulegoak ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan, Kantabrian, Madrilen, Mallorkako Palman, Eivissan, Mexiko Hirian eta Casablancan.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK
04/10/2024
27/09/2024
LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek
23/09/2024
Kategoriak
Artxiboa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
TweetONDOAN BERRIAK
04/10/2024
27/09/2024
LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek
23/09/2024