Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Aurten ere, ONDOANek Eskolako Agenda 21 proiektuan hartu du parte

29/09/2017

Aurten ere, ONDOANek Eskolako Agenda 21 proiektuan hartu du parte

Aurten ere, ONDOANek Eskolako Agenda 21 proiektuan hartu du parte. Haren bidez, Bilboko ikastetxeak gazteenak ingurumen-iraunkortasunarekiko kontzientziatzen saiatzen dira. Ikasleek gai jakin bat jorratzen dute ikasturte bakoitzean. Aurten, klima-aldaketa eta osasunarekin duen lotura aztertu dituzte. 2013az geroztik, ONDOANek Bilboko Udalarekin eta Ingurugelarekin (Eusko Jaurlaritzako ingurumen-heziketako programa koordinatzen dituzten zentroak) dihardu elkarlanean, proiektu hori aurrera eraman nahian. Hala, aholku emateaz gain, ingurumen-heziketako eta komunikazioko hainbat jarduera dinamizatzen eta koordinatzen ditu, hala nola ikastetxeen arteko foroa, udal-foroa, hiru hilez behingo informazio-aldizkariak eta agendaren bloga. Halaber, ingurumen-jarduerak egiten ditu, ikasleek ikasturtean zehar haietan parte har dezaten; esate baterako, koordinazio-bilerak eta ingurumen-aholkularitza orokorra.

Eskolako Agenda 21 plana duela 13 urte hasi zen Bizkaiko hiriburuan. Proiektu horri esker, hezkuntza-komunitateak ikastetxeen eta haien ingurunearen ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren alde egiten du lan. Hasieran, 14 ikastetxek hartu zuten parte, eta, orain, berriz, 55 ikastetxe dira guztira.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu