Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek bere markesina fotovoltaikoen zerbitzuaren abantailak azalduko ditu AFE-APCE II. Kongresuan

05/07/2024

ONDOANek bere markesina fotovoltaikoen zerbitzuaren abantailak azalduko ditu AFE-APCE II. Kongresuan

Espainiako Azoken Elkarteak (AFE) eta Espainiako Kongresu Jauregien Elkarteak (APCE) elkarlanean antolatzen duten eta uztailaren 3tik 6ra bitartean Bilbao Exhibition Center-ek hartzen duen kongresuaren bigarren edizioan parte hartzen duten profesionalek bertatik bertara egiaztatu ahal izango dute aparkaleku-azaleretarako markesina fotovoltaikoak, ONDOANek eskaintzen duen zerbitzu berriak, dituzten onurak.

Horretarako, aparkaleku-azaleretarako markesina fotovoltaiko horien prototipo erreal bat jarri da BECeko sarrera nagusian. Soluzio moldakor eta jasangarria da, ibilgailuei itzala eta babesa emateaz gain, eguzki-energia sortzen duena, energia aurreztea erraztuz eta espazio horien funtzionaltasuna hobetuz.

URVEN SOLUTIONSek —ONDOANek partaidetza nagusia duen konpainia katalana— garatuta, eguzki-panelak integratuta dituzten markesinen 10 urte baino gehiagoko bilakaera eta garapena erakusten dute. Hormigoizko oina duen lehen modeloa da, eta emaitza estetikaren, teknologiaren eta eraginkortasunaren arteko konbinazio aitzindaria da.

‘Eraldatzen duten legatuak’

Ekitaldia babesten duen enpresa gisa, ONDOANek ere hartzen du parte kongresuan. Oraingoan, ‘Eraldatzen dituzten legatuak; Kongresuak eta azokak: ekitaldiaz haraindiko eragina’ lelopean, hainbat gai jorratzen dira, hala nola MICE turismoaren eragin ekonomikoa eta soziala, jasangarritasuna, Adimen Artifiziala edo bezeroek esparru bat aukeratzerakoan baloratzen dituzten alderdiak, horien artean marketinaren kudeaketa integrala, talentuaren erakarpena, lidergoa edo erosketak eta kontratazioak faktore estrategiko gisa.

Elkarlaneko hausnarketa errazteko, hitzaldiak eta networkingerako espazioak osatzen dituzten eztabaida-mahaiak antolatu dira, jardunbide egokien eta esperientzien trukea bultzatuz, eta etorkizunerako

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025


ONDOANek Green Azokaren, Euskadiko enplegu berderako Aclimaren topaketaren, lehen edizioan parte hartu du

05/06/2025


ONDOANek Maintenance 2025 azokan parte hartuko du, BECen ekainaren 3tik 5era bitartean egiten den mantentze industrialaren azoka liderrean

04/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu