Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek soluzioen integratzailearen ikuspegia eman du “Suteak baterietan” jardunaldian

18/06/2024

ONDOANek soluzioen integratzailearen ikuspegia eman du “Suteak baterietan” jardunaldian

ONDOANek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arrisku eta Istripuen Prebentziorako Behatokiak (AIPB) antolatutako ion-litiozko baterietan sortutako suei aurre egiteko arriskuei eta jarduera-protokoloei buruzko jardunaldi profesional arrakastatsuan hartu zuen parte. Ekainaren 11n egin zen Bilbon, eta 200 lagunetik gora bildu ziren, bateriek gure gizartean duten gero eta presentzia handiagoaren eta gero eta gehiago sortzen ari diren suteen inguruan hausnartzeko.

Hitzaldien txandan, Francisco Javier Martín ONDOANeko Suteen aurkako Babesaren arduradun teknikoak hitz egin zuen, eta mota horretako elementuek eragiten dituzten suteetan prebentzio-, babes- eta jarduketa-soluzioen integratzailearen ikuspegia eman zuen ezagutzera.

Halaber, hainbat erakundetako adituek ere hartu zuten parte jardunaldian: Bizkaiko Foru Aldundia, CIC energiGUNE, Gasteizko Suhiltzaileak, Madrilgo Udaleko Suhiltzaileak, Jovellanos Zentroa, JVVA Fire & Risk, Tasc, Eurosprinkler eta Ashes Fire Consulting.

Txostenen maila handiak eta barietateak agerian utzi zuten, gaur egun, sute horiek sortzen duten arazoa jada ez dela ‘terra incognita’, duela urte batzuk gertatzen zen bezala; aitzitik, zentzuzko segurtasun-mailak lortzea ahalbidetzen duten azterlanak, probak eta erreferentziak egin direla, kasu bakoitzaren azterketa indibidualaren ondoren soluzioak hartuz.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek DesKarboniza 2025 Planeko laguntzak eta deskarbonizazio proiektuak bultzatzeko CAE laguntzak eskuratzen laguntzen du

20/06/2025


ONDOANek jasangarritasunerako hezkuntzarekin duen konpromisoa indartu du Bilboko Eskola Agenda 2030aren Foroan

19/06/2025


ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

16/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu