Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Bilboko Metroaren geltokietako desinfekzio lanak egiten ditu

25/03/2020

ONDOANek Bilboko Metroaren geltokietako desinfekzio lanak egiten ditu

Koronabirusaren hedapena saihesteko hartutako osasun neurri gisa, ONDOANeko talde bat Metro Bilbaoko geltokietan azalerak desinfektatzeko lanak egiteaz arduratzen da. Covid-19ak hainbat ordu iraun ditzake plastikozko edo altzairuzko azaleretan. Hori dela eta, geltokietako elementu eta espazio guztiak desinfektatzeko eta garbitzeko lanak ezinbestekoak dira kutsatu kopurua handitzea saihesteko.

Horrela, ONDOANek gauero egiten ditu Bilboko Metroaren geltokietako gune komun guztien (eskailerak, barandak, igogailuak, nasak, eserlekuak, salmenta makinak…) eta beste gune batzuen, gainbegiratzaileen gelak edo langileen aldagelak, adibidez, higienizazio eta desinfekzio lanak. Horretarako, hiru desinfekzio metodo erabiltzen dira: Ozonizazioa, ULV Nebulizazioa eta Lainoztatze Elektrostatikoa.

47 geltoki eta 88 sarbide dituen Bilboko Metroa Espainiako hirugarren metro sarea da bidaiari kopuruari dagokionez (97 milioi pertsona 2019an), Madrilgoaren eta Bartzelonakoaren atzetik bakarrik. Maiztasun handiko hiru lineei esker, azpiegitura estrategiko horrek Bilbori eta haren gune metropolitarrari, ia milioi bat biztanle biltzen dituen Bilbo Handiari, ematen die zerbitzua.

Sartu bideoetara esteka honetatik

 

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


E-SENSE: Agente biologikoen on-site detekzioa, osasuneko segurtasuna hobetzeko

10/02/2025


Amaitu da elikagaien hondakinak murrizteko eta balorizatzeko teknologia berriak garatzeko ONDOAN buru izan den N0Waste proiektua

03/02/2025


ONDOANek klimatizazio, suteen aurkako babes eta iturgintza instalazioak egingo ditu Donostian egongo den Hilton Hotelerako

27/01/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu