Jorge Álvarez Garcésen, ONDOAN Taldeko Zuzendari Nagusiaren, gutuna
23/03/2020
Jorge Álvarez Garcés ONDOAN Taldeko Zuzendari Nagusiak, ONDOANek dituen erabateko prestasuna eta konpromisoa helarazten ditu gutun honen bitartez, bere zerbitzuak kalitate eta eraginkortasun maila altuenean ematen jarraitzeko, beti ere pertsonen osasuna bermatuz eta koronabirusaren krisiak eragin ditzakeen arazoei aurre egiteko soluzio egokienak bilatuz. Horretarako, ONDOAN Taldeak telelana bultzatzen du eta, aldi berean, bere mantentze eta laguntza zerbitzuak egokitzen ditu, eta baita proiektuetan eta obretan duen presentzia zuzena ere.
Zamudion, 2020ko martxoaren 23an
Adiskide agurgarriak:
Koronabirusaren-Covid 19aren ondoriozko pandemiaren hedapenak eragindako osasun-krisiaren ondorioak pertsonen osasunean eta bizitzan duen eraginaz gain, enpresen jardueran ere badu eragina. Ez ohiko egoera jasaten ari gara, eta egoera hori gainditzeko orduan enpresek zeregin erabakigarria izango dugu.
Gure taldeak, Ondoanek, lanean eman dituen 40 urte inguruan, erakutsi dituen ezaugarriak etengabeko lana, gure ingurunearekiko konpromisoa, eta gure bezeroei zerbitzua emateko orduan etengabeko hurbiltasuna eta bokazioa izan dira. Hori da gure izatearen benetako arrazoia, eta beti erantzun duzue gugan konfiantza jarriz. Orain, inoiz baino gehiago, espiritu horrek, hartutako konpromisoari, betebeharrari eta erantzukizunari tinko eusteko eskatzen digu, eta horrek, gure bezeroen eta proiektuen esku erabat jartzea esan nahi du.
Gaur egungo abagune berezi horien ondorioz, zuetako bakoitzarengana jotzen dugu gure zerbitzua eskaintzen jarraitzeko dugun erabateko prestasuna eta konpromisoa adierazteko, ahal den neurrian, eta, aldi berean, koronabirusaren krisiak sor ditzakeen arazo ugariei aurre egiteko soluzio hurbilenak eta egokienak bilatzeko borondate irmoa adierazten dizuegu.
Horretarako, Ondoan Taldean gure egitura eta antolaketa-eredua egokitzen ari gara, zerbitzua kalitate eta eraginkortasun maila handienarekin ematen dela ziurtatzeko, betiere pertsonen osasuna bermatuz. Eta horregatik, gure eguneroko jardunean zenbait neurri bultzatu ditugu, telelana, adibidez, gure mantentze eta laguntza zerbitzuak berrantolatzen eta egokitzen ari gara, eta baita proiektuetan eta obretan dugun presentzia zuzena ere. Horrekin batera, parte garen Mondragon Korporazioarekin etengabeko koordinazioa izaten jarraitzen dugu.
Argi daukagu enpresa-esparruetan erantzukizun sozialerako eta etikorako uneak direla. Jardunbide onen eta jokabide arduratsuen garaia da. Horregatik, orain inoiz baino gehiago, bezeroen eta hornitzaileen arteko harreman leiala eta kontsekuentea bultzatu eta zaindu behar dugu. Izan ere, argi izan behar dugu enpresak, elkarren beharra duten maila txikiz osatutako kate handi baten parte garela. Horietako bat hausteak multzoaren haustura dakar, ezinbestean. Enpresek elkar zaindu behar dute, elkartuta baino ez dugulako gaindituko egoera hau. Eta horretarako, nola bestela, zuekin gaude eta zuek gure ondoan egotea behar dugu.
Eskerrik asko zuen arretarengatik eta konfiantzarengatik. Berriro ere gogorarazi behar dizuet zuen esanetara gaudela erabat. Jaso ezazue agur bero bat.
Jorge Álvarez Garcés
Zuzendari Nagusia
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK
04/10/2024
27/09/2024
LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek
23/09/2024
Kategoriak
Artxiboa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
TweetONDOAN BERRIAK
04/10/2024
27/09/2024
LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek
23/09/2024