Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Danobat-ek Elgoibarren daukan bulegoen eraikineko Klimatizazio, Aireztapen eta Suteen Kontrako Babes instalazioak egin ditu

15/02/2017

ONDOANek Danobat-ek Elgoibarren daukan bulegoen eraikineko Klimatizazio, Aireztapen eta Suteen Kontrako Babes instalazioak egin ditu

ONDOANek, makina-erreminta fabrikatzen duen Danobat enpresak Elgoibarren (Gipuzkoa) daukan bulegoen eraikineko Klimatizazio, Aireztapen eta Suteen Kontrako Babes instalazioak egin ditu. Eraikinak bi solairu ditu, bulego orokorrek, aldagelek, bileretarako gelek eta antzeko ezaugarriak dituzten beste gune batzuek osaturikoak.

Klimatizazioari dagokionez, hedapen zuzena eta hozgarri emari aldakorreko sistema, beroa berreskuratzen duena, duten ekipoz osaturiko instalazioa aukeratu da. Aireztapenari dagokionez, energia berreskuratzaile birakaria duen klimatizagailu baten bitartez bideratu da. Komunetan xurgagailu bereziak izango ditu.

Diseinaturiko sistemak maila altuko energia eraginkortasuna du, VRV unitateek 4tik gorako COP koefizienteak baitituzte.

Bulegoek hartzen dituzten bi solairuetan instalatutako Suteen Kontrako Instalazioak, Ekipatutako Sute Ahoak, Hautemate eta Alarma Sistema, Su-itzalgailu Sarea eta eskuzko babes baliabideen seinaleztapena ditu, segurtasuneko oinarrizko eskakizunei erantzun ahal izateko.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek, MONDRAGON Hospitalityrekin batera, HOSPEA Arkitektura eta Ingeniaritzan parte hartu du, esparru soziosanitarioan soluzio integralak bultzatzeko

04/06/2026


ONDOANek laguntza ematen dio euskal industriari EEEren 2026rako energia laguntza berrien aurrean

01/06/2026


Ondoan Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearekin lankidetzan ari da haren PCI sistemak hobetzeko

25/05/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu