ONDOANek 200 pertsona baino gehiago elkartu ditu bere 35. urteurrena ospatzeko antolatu duen “Etorkizuneko Eraikuntzari” buruzko Jardunaldian
14/07/2017
ONDOAN Taldeak “Etorkizuneko Eraikuntzari” buruzko Jardunaldia antolatu du ekainaren 23an, ostiralean. Bertan, “eskakizun bereziak” dituzten eraikinei buruzko gogoeta planteatu du, ospitaleak, egoitzak, hotelak, kiroldegiak, museoak, auditorioak, laborategiak, etab. 200 pertsona baino gehiago elkartu dituen ekitaldia, enpresa taldearen 35. urteurrena ospatzeko programatu diren ekintzen barruan jasotzen da, eta etorkizuneko produktuak eta zerbitzuak diseinatzeko eta egokitzeko moduari buruzko gogoeta prozesuari lotuta dago.
Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu den Jardunaldiaren sarrera Zigor Arancegui Ondoaneko presidentearen eta Aitor Lejarzegi Mondragon Korporazioko Ingeniaritza Saileko presidentearen eskutik etorri da. Pedro Gurrutxaga ONDOANeko Garapen Korporatibo zuzendaria izan da ekitaldiaren gidaria. Ekitaldiari hasiera emateko, eraikinen Jasangarritasunean, Mantentze lanetan, Energiaren Eraginkortasunean eta Segurtasunean zentratutako zenbait hitzaldi eskaini dira. Horrela, Blas Beristain IDOMeko Eraikigarritasun Jasangarri Arduradunak, higiezinen jasangarritasuna koantifikatzeko dauden zailtasunak landu ditu; José María Borda SISTEPLANTeko Zuzendari Nagusia 4.0. Mantentze lan kontzeptuan zentratu da, etorkizuneko eraikinak horretara egokitu beharko baitira; eta José Manuel Borque EEEko Hirugarren Alorreko Saileko Arduradunak, Zero Energia kontsumituko duten Eraikinak eraikitzea lortzearen erronka azaldu du, hau da, kontsumitzen duten energia kopuru berbera sortzeko gai izango diren eraikinak. Lehenengo blokeari amaiera emateko, Andoni Oleagordia Bilboko Udaleko Babes Zibil eta Larrialdi Zuzendariak, “eskakizun bereziak” dituzten eraikin horien ebakuazioan duten esperientzia azaldu du.
Bigarren hitzaldi txanda Osasunari eta Ingurumenari egon da zuzenduta. Pablo Otaola Zorrotzaurreko Hirigintza Garapenerako Batzorde Kudeatzaileko Gerenteak zabaldu du, Zorrotzaurreko gune degradatua hirigintza erabilerarako berreskuratzeko prozesua azalduz. Ondoren, Paulino Pastor FEDECAIko presidente eta Ambisaludeko zuzendariak, barruko guneetan ingurumen kalitate ona izatearen garrantzia azpimarratu du, enpresen produktibitatea nabarmen hobetu ahal izateko. Amaitzeko, Enrique Peiró Osakidetzako Osasun Publiko Programetako Arduradunak, osasun azpiegiturekin erlazionatutako arrisku mikrobiologikoak murrizteko Euskal Osasun Zerbitzuak aurrera daraman plan zorrotza azaldu du.
Hitzaldien ondoren, jardunaldiari amaiera emateko mahai-ingurua egin da, Mikel Álvarezek, MONDRAGON Corporationeko Negozio Garapen eta Harreman Instituzional Zuzendariak moderatuta. Bertan, zenbait eraikin bereziren esperientziak azaldu dira, Galdakao-Usansoloko ospitalearena, Euskalduna Jauregiarena, Iberdrola Dorrearena, EITBrena edo LKS Ingenieríarena. Ekitaldiari Rafa Ikazuriaga Ondoaneko Zuzendari Nagusiak eman dio amaiera.
ONDOAN
2017an 35 urte betetzen dira ONDOAN Koop. Elkartea, Ondoan Taldearen matrizea izan zen sozietatea, eratu zenetik, 1982an, gaur egungo MONDRAGON Corporationen aurrekaria izan zen Euskadiko Kutxako Taldearen barruan. Une honetan, bost sozietatek osatutako Enpresa Taldea osatzen du (Ondoan, Koop. elk., Ondoan Servicios, Ondoan AyC, Kelan eta Orgaus Systems), sozietatearen egoitza Zamudion dago eta bulegoak ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan, Madrilen, Mallorkako Palman, Eivissan, eta baita Mexikon eta Marokon ere.
35 urte hauetan, ONDOAN bere jarduera zabalduz joan da energiaren eta ingurumenaren munduan, jarduerako bost sail handitan egituratutako egungo antolakuntzara heldu arte: Instalazioen Ingeniaritza; Ingurumena eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna; Mantentze lanak eta Zerbitzuak; Barne Ingurumen Kalitatea; eta Energia Zerbitzuak. Eta, ziurrenez, epe laburrean, jarduerako beste esparru batzuk ere antolakuntza horretan sartuko dira.
Eta agertoki horretan, hiru dira ONDOANek datozen urteetarako markatu dituen ildo estrategikoen ardatzak: Nazioartekotzearen gero eta pisu handiagoa, industria sektorearekin erlazionatutako jardueraren hazkundea eta ezarpen geografikoen hedapena. Enpresak aurrera eraman duen gogoeta estrategikotik lortutako ondorioen parte diren jarduera horien bitartez, konpainiak beste posizionamendu batzuk bilatzen ditu gero eta konplexuagoa eta globalizatuagoa den eta, aldi berean gero eta espezializazio eta balio erantsi handiko soluzio teknologiko gehiago eskatzen dituen merkatuan.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK
04/10/2024
27/09/2024
LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek
23/09/2024
Kategoriak
Artxiboa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
TweetONDOAN BERRIAK
04/10/2024
27/09/2024
LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek
23/09/2024