Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Estatuko belarki-laboreen unitate agrovoltaiko esperimentalik handienaren instalazioak egin ditu

28/04/2025

ONDOANek Estatuko belarki-laboreen unitate agrovoltaiko esperimentalik handienaren instalazioak egin ditu

NEIKERen, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundearen, Arkautiko campuserako.

ONDOANek, NEIKERrek, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak, Arkautiko campusean (Araba) sustatutako Estatuko belarki-laboreen unitate agrovoltaiko esperimentalik handienaren instalazioak egin ditu. Instalazioa apirilaren 24an, osteguna, inauguratu zen Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak eta Olatz Unamunzaga erakunde publikoko zuzendari nagusiak parte hartu zuten ekitaldian.

Urven Solutionsek fabrikatutako egiturekin Orgaus Systemsek egindako instalazio agrovoltaikoa, biak ONDOAN Taldekoak, lur azalera bera nekazaritza jardueretarako eta eguzki energiaren bidez elektrizitatea sortzeko erabiltzean oinarritzen da. Soluzio berritzaile horren bidez, elikaduraren sektorearen oinarrizko erronkei erantzun nahi zaie, hala nola nekazaritza klima aldaketara egokitzea, landa eremuko diru-sarrerak dibertsifikatzea edo lurraldearen modu eraginkorrean erabiltzea. Gainera, eguzki-energia sortzearen eta nekazaritza-ekoizpenaren arteko bizikidetza baldintza errealetan aztertzea ahalbidetuko du, landa-lurzoruaren ezaugarriak eta prestazioak arriskuan jarri gabe.

Azpiegitura berriak 8.000 m²-ko hedadura du, eta, beraz, belarki-laboreetako Estatuko unitate esperimentalik handiena da, eta erabat agrovoltaikoa den bakarra. Azaleraren erdian egitura agrovoltaikoa instalatuko da (nekazaritza-ekoizpena eta eguzki-panelen instalazioa); beste erdiak, berriz, kontrol-eremu gisa jarraituko du, eta nekazaritza-erabilera esklusiboa izango du. Diseinu hori metodo zientifikoan oinarritzen da, eta eremu bateko edo besteko nekazaritza ekoizpenaren errendimenduaren arteko desberdintasunak zehaztasunez aztertzeko eta alderatzeko aukera emango du. Guztira, urtero 163.914 kWh, 50 etxebizitza ingururen batez besteko kontsumo elektrikoaren baliokideak, sortuko dituzten 212 modulu fotovoltaiko instalatu dira. Sortutako energia NEIKERen Arkautiko campuseko autokontsumora bideratuko da oso-osorik.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Estatuko belarki-laboreen unitate agrovoltaiko esperimentalik handienaren instalazioak egin ditu

28/04/2025


Zamalanda parkea inauguratu da, ONDOANen ingurumen koordinazioaren bidez gauzatu den Barakaldoko birika berdea

03/04/2025


LOWLOOP: Soluzio digitalak industriaren deskarbonizaziorantz aurrera egiteko

14/03/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu