Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren egoitzaren (Madril) birgaitze energetikoan parte hartuko du

30/04/2025

ONDOANek Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren egoitzaren (Madril) birgaitze energetikoan parte hartuko du

ONDOANek, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) egoitza hartzen duen eraikinaren birgaitze energetikoaren proiektua gauzatzeko prozesuan hartuko du parte, Ministerio Berrien gunean, Madrilen. Proiektua, Estatuko Administrazio Orokorrean Energia Trantsiziorako Plana lantzen ari den Espainiako Gobernuaren Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan dago.

Proiektuaren esparruan, ONDOAN entalpia baxuko geotermia sistema gauzatzeaz arduratuko da, erregai fosilen kontsumoa murrizteko eta instalazioen deskarbonizazioan aurrera egiteko. Soluzio hori eraikinaren klimatizazio sistemen errendimendua optimizatzea ahalbidetuko duen estrategia energetikoaren barruan dago, MITECOren jasangarritasun helburuekin lerrokatuta.

Ministerio Berrien eraikina Secundino Zuazo arkitekto bilbotarrak diseinatu zuen jatorriz, eta 1929an Herman Jansen arkitekto alemaniarrarekin batera planteatutako eskala handiagoko esku-hartzearen barruan sartu zen. 1933an hasi ziren eraikitzen, baina Gerra Zibilak obrak eten zituen. 1942an amaitu zuten, jatorrizko proiektuan zenbait aldaketa eginez. 80 urte baino gehiagoko historian, guneak eraldaketa ugari izan ditu garai bakoitzeko behar funtzional, normatibo eta teknologikoetara egokitzeko.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOAN Taldeak Bilboko Aireportuaren energia-eraginkortasuna hobetzen lagunduko du

02/07/2026


Eibarko Industrien Ekosarea programa azken fasean sartu da ONDOANen lankidetza teknikoarekin

26/06/2026


ONDOANek Bilboko Doctor Areilza anbulatorioko instalazio termikoak berrituko ditu

23/06/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu