Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026

ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

Deskarbonizazioaren erronkak eta energia sortzeko eta erabiltzeko eredu berrietarantz aurrera egiteko beharrak une erabakigarrian jartzen dute energiaren eremua. Testuinguru horretan, ONDOANek Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio bat egin zuen martxoaren 6an, ‘Etorkizun energetikoa bultzatuz: estrategiatik ekintzara’ izenburupean, etorkizun hurbila markatuko duten joera nagusiak eta horrek industria sarean eta gizartean izango duen eragina aztertzeko.

Jardunaldia Bilboko EHUko Bizkaia Aretoan egin zen, eta sektoreko 150 profesional eta espezialista baino gehiago bildu ziren, aldaketa energetikoaren buru diren teknologiei, administrazio eta enpresen apustu estrategikoei eta trantsizio energetikoaren esparruan sortzen ari diren negozio eredu berriei buruz hausnartzeko. Hori guztia energia sistema jasangarriagoetarantz aurrera egiteko beharra ezaugarri duen agertoki globalean ziurgabetasun geopolitikoa eta lehiakortasun ekonomikoa arriskuan jarri gabe.

Ikasgela aurkeztu eta estrategia energetikoak enpresa eta industria esparruan duten aplikazio praktikoarekin konektatzearen garrantzia nabarmenduz jardunaldiaren gaia testuinguruan jarri zuen Jorge Álvarez Garcés ONDOAN Taldeko zuzendari nagusiak eman zion hasiera topaketari.

Ondoren, Ivan Martén Uliarte Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidenteak, energiaren panorama berria osatzen ari diren bektore nagusiak aztertu zituen testuinguru-hitzaldia eskaini zuen. Energian, gasean, petrolioan eta energia berdean erreferenteak diren konpainiei eta gobernu eta erregulatzaileei aholkularitza eman dien aholkularitza estrategikoan hiru hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen Ivan Martének trantsizio energetikoa bultzatzen ari diren eraldaketei heldu zien, baita enpresa, administrazio publiko eta erregulatzaileentzat planteatzen dituen erronkei ere.

Jardunaldiaren bigarren zatia mahai-inguru formatuan egin zen, Jorge Fernández Gómez Orkestrako Energy & Environment Labeko koordinatzaileak moderatuta. Bertan parte hartu zuten Alana Rawlins Bilbao EEE – Energiaren Euskal Erakundeko Prospektiba Estrategikoko eta Nazioarteko Harremanetako arduradunak; Luis Pedrosa Rebolleda Tecnaliako Energia, Klima eta Hirigintza Estrategia eta Trantsizioko zuzendariak; Koldo Bidaurrazaga Ereño Orgaus Systemseko zuzendariak (ONDOAN taldea); eta Rebeca González Díez BBVA Españako Energia eta Jasangarritasuneko zuzendariak.

Eztabaidan, martxan dauden politika energetikoei, aldaketa gidatzen ari diren teknologiei, sendotzen hasi diren negozio ereduei eta eragile desberdinek –erakundeak, enpresak eta zentro teknologikoak– trantsizio energetiko eraginkorra eta jasangarria bultzatzeko bete behar duten rolari buruzko gogoeta egin zen.

Jardunaldiari amaiera emateko, Arantza Cebas de Blas ONDOAN Koop. Elk.eko presidenteak hitz egin zuen. Ondoan Ikasgela itxi eta partekatutako hausnarketarako guneak sortzearen garrantzia azpimarratu zuen, energiarena bezalako eremu estrategikoan argiago aurrera egin ahal izateko.

 

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu