Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026

ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

ONDOAN, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, Deustuko Unibertsitatearekin, EHUrekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera antolatutako FIRST LEGO League Euskadi txapelketaren 17. edizioaren babesle-paneleko kideen artean egon da. Txapelketa larunbat honetan, otsailaren 28an, egin da, aldi berean, Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen. Testuinguru horretan, Arantza Cebas de BlasOndoan S.Coop.eko Kontseilu Errektoreko presidenteak ekitaldiaren egoitzetako batean, Mondragon Unibertsitatearen Bilboko Campuseko As Fabrik zentroan, egindako jardueretan hartu du parte.

200 ikasle taldek baino gehiagok euren berrikuntza proiektuak defendatu dituzte eta robotekin lehiatu dira zientzia, teknologia eta lankidetza ospatzen dituen txapelketan. Ekimen hau FIRST LEGO League (FLL) programaren parte da. Zientzian, teknologian eta berrikuntzan hezteko nazioarteko programa da, eta robotikaren, sormenaren eta talde lanaren bidez benetako arazoak konpontzeko erronka jartzen die umeei eta gazteei. Horretarako, LEGO Educationen materialak erabiltzen ditu, eta, denboraldi bakoitzean, ikaskuntza praktikoa eta STEAM bokazioak sustatzen dituen erronka global baten inguruan garatzen da.

Lehen aldiz, FLL Euskadi txapelketa bost egoitzatan egin da aldi berean:

  • FLL Euskadi Bilbo-Deustu, Deustuko Unibertsitateak antolatua (Bilboko campusa).
  • FLL Euskadi Bilbo-Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitateak antolatua (Bilboko campusa As Fabrik).
  • FLL Euskadi Donostia, Deustuko Unibertsitateak antolatua (Donostiako campusa).
  • FLL Euskadi Mondragon, Mondragon Unibertsitateak antolatuta (Arrasateko campusa).
  • FLL Euskadi Vitoria-Gasteiz, EHUk antolatua (Arabako campusa).

FIRST LEGO League Euskadik prestakuntza-eskaintza bakarra du Estatuan. Enpresen, zentro teknologikoen, unibertsitateen eta erakundeen eskutik, FLL Euskadiko taldeek edizio bakoitzeko erronkarekin erlazionatutako aurrez aurreko bisitetan parte har dezakete. Denboraldi honetan, taldeak arkeologo bihurtu dira, UNEARTHED erronkarekin iraganetik ikasiz etorkizuna deskubritzeko.

Informazio gehiago: https://www.innobasque.eus/educacion-steam/first-lego-league-euskadi/

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Bilbon dagoen Deustuko Udal Kiroldegiaren birgaitze energetikoa egingo du

15/07/2026


ONDOAN Taldeak Bilboko Aireportuaren energia-eraginkortasuna hobetzen lagunduko du

02/07/2026


Eibarko Industrien Ekosarea programa azken fasean sartu da ONDOANen lankidetza teknikoarekin

26/06/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu