ONDOANek gomendioak eta jardunbide egokiak partekatu ditu Bilbon egindako ‘SAB instalazio fotovoltaikoetan’ jardunaldi teknikoan
29/12/2023
ONDOANek modu aktiboan hartu zuen parte joan den abenduaren 20an Bilbon egin zen eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta OPRA-Arriskuen eta Istripuen Prebentziorako Behatokiak antolatu zuten “Suteen Aurkako Babesa Instalazio Fotovoltaikoetan” izeneko jardunaldi teknikoan. Ekitaldiak balio izan zuen, hainbat ikuspegitatik, gero eta ugariagoak diren instalazio mota horien sute-arriskuak jorratzeko. Horren ondorioz, handitu egin da prebentzio-, babes- eta esku hartze-lanak behar dituzten gertakarien kopurua. Horretarako, ezagutzaren hainbat arlotako aditu-talde zabala elkartu zen, helburu partekatu batekin: elektrizitate fotovoltaikoa modu seguruan sortzen laguntzea.
Bertaratu zirenen artean, nabarmentzekoak dira Bizkaiko Suhiltzaileen Zerbitzuak, gainerako lurraldeetakoak eta beste erkidego batzuetakoak, baita hainbat esparrutako enpresak ere, hala nola ingeniaritzak, aholkularitzak eta aseguru-etxeak.
Jardunaldiaren inaugurazioa Ager Izagirre Loroño Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Saileko foru diputatuak egin zuen, eta gai horrek Administrazioarentzat duen interes handia azaldu zuen. Era horretako jardunaldien bidez, larrialdi-zerbitzuetako eta sektore fotovoltaikoko profesionalen artean kontzientzia sortu eta lankidetza estutu gura da, segurtasunaren ikuspegi integrala sustatuz.
Ekitaldiaren lehen parteak, Pedro Izaga Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdietako eta Babes Zibileko zuzendari nagusiak moderatuta, instalazio fotovoltaikoen erronkei heldu zien. Bloke horretan, Koldo Bidaurrazaga Orgaus Systems-eko –energia-eraginkortasuneko proiektuetan espezializatutako ONDOAN Taldeko aholkularitza-enpresa– Energia Proiektuen koordinatzaileak hartu zuen parte, eta instalazio fotovoltaikoen eta horien osagai nagusien ezaugarri orokorretan oinarritu zuen bere esku-hartzea. Ondoren, Pedro Rodríguez Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariari eman zion bide. Hark industria-establezimenduetako estalkietako panel fotovoltaikoei buruzko SABren hurrengo araudian sakondu zuen, eta beste herrialde batzuetan indarrean dagoen araudiaren zenbait zertzelada eman zituen.
SAB instalazioetara eta detekzio-teknologietara bideratutako jardunaldiaren bigarren partea Ernesto García Zarraga Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuko (PSISZ) zuzendariordeak moderatu zuen. Hitzaldi-multzo hori Francisco Javier Martín ONDOANeko SAB arduradunaren hitzaldiarekin ireki zen. Hark ikuspegi orokorra eman zuen SAB instalatzailearen ikuspuntutik, eta gomendatutako instalazio-jardunbide egokien eta sua itzaltzeko eta detektatzeko sistema posibleen adibideak aurkeztu zituen. Rafael Sevilla TASCeko zuzendari komertzialak zabaldu zuen informazioa, eta instalazio fotovoltaikoetan erabiltzen diren detekzio-teknologia nagusiak sartu zituen.
Ondoren, aro digitalaren aukeretan oinarritu zen eztabaida, eta, zehazki, instalazio fotovoltaikoetarako interfaze dinamikoetan, Santiago Pangua Tesicnor-eko zuzendari nagusiaren hitzaldiaren bidez. Atal horri amaiera emateko, garrantzi eta gaurkotasun handiko gai bat jorratu zen: esku-hartze zerbitzuentzat arrisku handia duten sistema energizatuetan suteei ‘eraso’ egiteko modua. Jabier Elorza Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen ikuskatzaileorde erretiratuak eman zuen hitzaldia. Jardunaldia amaitzeko, PVStop programaren aurkezpen birtuala egin zen, Extincise-k garatu eta Antonio Molina zuzendariak aurkeztutako itzaltze modu berria.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK

03/02/2025

27/01/2025

HEERRIA: Hidrogeno zentraletarako kontrol sistema integratua
17/01/2025
Kategoriak
Artxiboa
- 2025(e)ko otsaila
- 2025(e)ko urtarrila
- 2024(e)ko abendua
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
Tweet
ONDOAN BERRIAK

03/02/2025

27/01/2025

HEERRIA: Hidrogeno zentraletarako kontrol sistema integratua
17/01/2025