Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen inplikazioak aurkeztu dizkie toki-erakundeei Udalsarea 2030en topaketan

28/06/2023

ONDOANek Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen inplikazioak aurkeztu dizkie toki-erakundeei Udalsarea 2030en topaketan

Udalsarea 2030 Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak 63. batzorde teknikoa egin zuen EUDELen egoitza nagusian, eta bilera hori baliagarria izan zen sarearen azken hiruhilekoko jarduera errepasatzeko eta hurrengo lan-ildoak aurkezteko. Era berean, ekitaldiak, ekonomia zirkularra sustatzera bideratuta dagoen hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 7/2022 Legeak toki-erakundeetan dituen ondorioen inguruko mintegia jaso zuen Ignacio Lasaren, ONDOANeko proiektuen koordinatzailearen, eskutik.

Araudiak hondakinak kudeatzeko toki eskumenei buruz ezartzen dituen betebeharren artean, hauek azpimarratu ziren: 5.000 biztanletik gorako herrietarako kudeaketa-programak egiteko beharra; kontratazio berdearen irizpideak sartzeko beharra, bai eta hondakinak bildu eta tratatzeko enpresekin egindako kontratuetan prestakuntza eta sentsibilizazioa jasotzeko betebeharra ere; eta, ekoizleak kudeaketa-betebeharrak betetzen ez baditu, hondakin komertzial ez-arriskutsuen kudeaketa era subsidiarioan bere gain hartzeko beharra.

Era berean, mintegiak hauek jorratu zituen: biohondakinak jatorrian bereizi eta birziklatzeko eskakizunak, etxe eta komunitate mailako konpostajearen bidez; kontrol mekanismoak ezartzeko beharra, aldizkako karakterizazioen bidez eta bereizitako bilketa-fluxu bakoitzean desegokiak direnak murriztuz; toki eskumeneko hondakinen kudeaketari buruzko txosten bat urtero autonomia-erkidegoari igortzeko betebeharra; eta udal-hondakinak biltzeko eta kudeatzeko finantzaketa-tasaren ezarpena.

Ekitaldian, 59 erakunde elkartutako 70 pertsonak hartu zuten parte, eta sareko idazkaritza teknikoak Lurzoruaren Babesa, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea (EKPB), Ekintza Klimatikoa eta Emisio Txikiko Eremuak (ETE) lantaldeen jarduerari buruzko informazioa eman zuen, bai eta garapen jasangarriko politika publikoen hamaikagarren ebaluazio- eta jarraipen-programaren itxierari buruz ere.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOAN arduratuko da Kanarietako sei aireportutako girotze-sistemen ingurumen-kalitatea eta garbitasuna kontrolatzeaz

04/10/2024


ONDOANek Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren erakusketa gunerako klimatizazioa eta PCIa egin ditu

27/09/2024


LKS NEXTek Bilbon antolatutako IA Summit Microsoft Azure ekimenean hartu du parte ONDOANek

23/09/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu