Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

16/06/2025

ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

Francisco Javier Martín, ONDOANeko Suteen aurkako Babesaren arloko arduraduna, hizlari aritu zen, Bilbon, Arriskuen eta Istripuen Prebentziorako Behatokiarekin (OPRA) lankidetzan Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdietako eta Babes Zibileko Zuzendaritza Nagusiak antolatutako ‘RSCIEI eta aldaketak PCIn’ jardunaldi teknikoan. Topaketaren ardatza 2025eko apirilean onartutako Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Erregelamendu berria (RSCIEI) aztertzea eta ezagutaraztea izan zen. Araudi horrek hobekuntza garrantzitsuak dakartza industriako segurtasuna indartzeko, bai eta Suteen aurkako Babes Instalazioen Erregelamenduaren (RIPCI) berrikuspena ere.

Jardunaldian, nabarmendu zen aldaketa horiek nola laguntzen duten sute arriskuaren aurrean prebentzio plangintza hobetzen, esku hartzeko neurriak optimizatzen eta, lehenik eta behin, pertsonen, eta, ondoren, ondasunen, segurtasuna bermatzen.

Francisco Javier Martín, ‘Suteen aurkako babes-teknologiak industrietan’ gaiari buruzko tartean eman zuen hitzaldian, Industria eta Turismo Ministerioaren aplikazio-gidan zentratu zen. Industria-inguruneetan PCI sistemei eragiten dieten alderdi garrantzitsuenak aztertu zituen, bai diseinuari, bai instalazioari eta mantentzeari dagokienez, eta, horrela, araudi berriaren aplikazio praktikoa argitzen lagundu zuen.

Ponentzien ikuspegia batez ere praktikoa eta diziplina anitzekoa izan zen, eta lankidetza publiko-pribatuak gero eta konplexuagoak diren inguruneetako segurtasuna bermatzeko duen garrantzia nabarmendu zen. Azaleratzen ari diren erronkak ere landu ziren, hala nola, konfinatutako espazioetan kargatzen ari diren ibilgailu elektrikoetan suteak detektatzeko eta itzaltzeko soluzio teknologiko aurreratu berrietarako behar diren babesak.

Jardunaldian 800 profesionalek baino gehiagok hartu zuten parte, horien artean aurrez aurre joandakoak (200 baino gehiago) eta ekitaldia online jarraitu zutenak. Bertan izan ziren suteen aurkako segurtasunean adituak diren pertsonak, larrialdi zerbitzuetako ordezkariak, administrazio publikoko teknikariak, suhiltzaileak, prebentzio teknikariak, aseguru etxeak, mutualitateak, unibertsitateak, industria enpresak, ingeniaritza-enpresak, aseguru konpainiak eta suteen aurkako babesean espezializatutako erakundeak.

Francisco Javier Martínez gain, hizlari hauek aritu ziren: Imanol Rodríguez Lorente, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko Industria Administrazioko arduraduna; Javier García Reina, Gasteizko Suhiltzaileen ikuskatzaileordea; Haizea Barandika, Bilboko Udaleko Prebentzio Azpisaileko burua; Maider Vigo, OKATEKeko arduradun teknikoa; Óscar Díez, AVACOIko aholkulari teknikoa; Javier Arias, Zurich Resilient Solutionseko Arrisku ingeniaria; eta Fernando Vigara, JVVA FIRE & RISKeko aditua.

Sartu hemen jardunaldiaren bideo osora: https://www.youtube.com/watch?v=cuNFsFBt0m8

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

16/06/2025


ONDOANek energia-eraginkortasuna ETEentzako lehiarako abantaila gisa landu du BBVAren eta DEIAren topaketan

10/06/2025


ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu