Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek jasangarritasunerako hezkuntzarekin duen konpromisoa indartu du Bilboko Eskola Agenda 2030aren Foroan

19/06/2025

ONDOANek jasangarritasunerako hezkuntzarekin duen konpromisoa indartu du Bilboko Eskola Agenda 2030aren Foroan

Bilboko Udalak Eskola Agenda 2030aren Udal Foroaren 20. edizioa egin berri du. Parte hartze aktiborako gune horretan hiriko 47 ikastetxetako ikasleek eta irakasleek ikasturtean zehar Garapen Jasangarrirako 15. Helburuaren (lurreko ekosistemetako bizitza) inguruan egindako lana udalbatzarekin partekatzen dute. ONDOANek, programaren laguntza teknikoaren eta aholkularitzaren arduraduna den aldetik, prozesu horretan lagundu du aurten ere, eta jasangarritasunarekin, ingurumen hezkuntzarekin eta hiri ingurunearen hobekuntzarekin duen konpromisoa sendotu du, hezkuntza komunitatearekin lankidetzan arituz.

Osoko bilkuran, Nora Abete alkateorde eta Mugikortasunerako eta Jasangarritasunerako zinegotzia buru zela, zortzi ikastetxetako ikasleek –Bilboko barruti bakoitzetik bat–, joan den otsailean egindako Eskola arteko Foroan egindako hausnarketaren eta elkarlanaren ondorioz ikasturtean zehar diseinatutako ekimen eraldatzaileak aurkeztu zituzten. Proposamenen artean, eskola-patioetan biodibertsitatea sustatzeko proiektuak, hiri-baratzeen instalazioa edo hondakinak murrizteko eta biltzeko kanpainak nabarmendu ziren, besteak beste.

Saioak formatu sinbolikoa izan zuen. Ikasleak zinegotzi gisa aritu ziren, eta Udaleko talde politikoetako ordezkariek proiektu bakoitzerako aholkulari gisa jardun zuten. Proposamen guztiak ‘korporazio berri’ horrek eztabaidatu eta onartu zituen, entzute aktiboaren, talde lanaren eta udal erabakiak hartzeko garaian gazteek duten inplikazioaren balioa azpimarratuz.

Foroari amaiera emateko, aire zabaleko erakusketa bat prestatu zen Campo Volantin pasealekuan, parte hartu zuten ikastetxeek egindako lanak azaltzen zituzten panel, irudi eta materialekin, eta ikasleen ahalegina eta euren hiriaren jasangarritasunarekin duten konpromisoa gertutik ezagutzeko aukera eman zitzaien herritarrei.

Eskola Agenda 2030 programaren helburuak pertsona arduratsuak eta ingurunearekin konprometituak prestatzea, ikastetxeen eta auzoen jasangarritasuna hobetzea, hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartze aktiboa bultzatzea eta ikaskuntza-prozesuetan kalitatea eta berrikuntza sustatzea dira. Testuinguru horretan, ONDOANek laguntza metodologikoa, dinamizazioa eta aholkularitza teknikoa eskaintzen ditu.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek DesKarboniza 2025 Planeko laguntzak eta deskarbonizazio proiektuak bultzatzeko CAE laguntzak eskuratzen laguntzen du

20/06/2025


ONDOANek jasangarritasunerako hezkuntzarekin duen konpromisoa indartu du Bilboko Eskola Agenda 2030aren Foroan

19/06/2025


ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

16/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu