Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek mantentze-lanen kudeaketa adimendunari heldu dio ‘Smart Buildings, etorkizuneko eraikinak’ jardunaldian

22/05/2023

ONDOANek mantentze-lanen kudeaketa adimendunari heldu dio ‘Smart Buildings, etorkizuneko eraikinak’ jardunaldian

ONDOANek, eraikinen diseinura, eraikuntzara, kudeaketara eta mantentze-lanetara aplikatutako teknologia digitalen egungo eta etorkizuneko testuingurua aztertzeko Gipuzkoako Ganberak eta SPRI Enpresa Digitalak antolatutako ‘Smart Buildings, etorkizuneko eraikinak’ jardunaldian parte hartu zuen.

Alberto Llorente Mantentze eta Zerbitzuetako Negozio Unitateko zuzendariak, ONDOANek instalazioen mantentze-lanen eraldaketa digitalean duen esperientzia azaldu zuen, baita horrek dakartzan aukerak eta mantentze-lanen kudeaketa adimendunaren etorkizuneko erronkak ere.

Donostiako Teknologia Parkean egindako bilkuran, eraikin adimendunekin erlazionatutako hainbat gaitan sakondu zen. Eraikin adimendunak, beren funtzionamendua eta eraginkortasuna kontrolatzeko eta optimizatzeko teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten egiturak dira, okupatzaileen erosotasuna eta segurtasuna maximizatuz eta kostu operatiboak eta ingurumen-inpaktua murriztuz.

Ildo horretan, gaurkotasuneko alderdiak eta soluzio berriak aztertu ziren Smart Design delakoaren, biki digitalen, segurtasunaren digitalizazioaren, eraginkortasunaren hobekuntzaren eta jasangarritasunaren aldeko eraikinen eraldaketaren eremuetan, besteak beste.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Astigarragako Travelodge hotel berriko Klimatizazio eta suteen aurkako babeseko (PCI) instalazioak egingo ditu

11/09/2026


ONDOANek Natxituako (Bizkaia) Haizeder ikastetxearen modernizazio integralean parte hartuko du

28/07/2026


ONDOANek Donostia International Physics Centerren (DIPC) eraikin berriaren garapenean parte hartu du

21/07/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu