Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Maintenance 2023 azokan hartuko du parte, ekainaren 6tik 8ra bitartean BECen egingo den mantentze industrialaren azoka nagusiaN

30/05/2023

ONDOANek Maintenance 2023 azokan hartuko du parte, ekainaren 6tik 8ra bitartean BECen egingo den mantentze industrialaren azoka nagusiaN

ONDOANek esponsor eta enpresa erakusle gisa hartuko du parte aurten ere Maintenanceazokan, mantentze industrialaren sektoreko azoka nagusian, ekainaren 6tik 8ra bitarteanBilbao Exhibition Center-en. Maintenanceren edizio berria erreferentziazko ekitaldi gisa aurkeztuko da sektorearentzat, eta, besteak beste, mantentze-teknologien eta industria-zerbitzuen, software-soluzioen eta ingurumen-zerbitzuen arloetako azken berrikuntzak eta joerak bilduko dira bertan.

Maintenance +Industry 2023 ekimenaren, fabrikazio aurreratuaren (Smart Manufacturing) Estatuko topagunerik handienaren, barruan dago. Horrela, Maintenance azokaz gain, ekimenak Addit3D (fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa), Bedigital (eraldaketa digitala), Pumps & Valves (industria prozesuetarako ponpa-, balbula- eta ekipamendu-sistemak), Azpikontratazioa (fabrikaziorako prozesuak eta ekipoak) eta WORKinn (industria arloko talentu-espazioa) azokak ere hartuko ditu aldi berean.

Azoka horiek aldi berean egiteak, merkataritza arloko harremanak, sinergia sektorialak eta negozio-aukerak ezartzeko aukera ematen du. Espazio dinamikoa eta teknologian eta berrikuntzan zentratua, esperientziak eta ezagutza konektatzeko, partekatzeko eta negozioak bultzatzeko arloak aurkitzeko.

Zain gaituzu 1. pabiloiko J-6 standean!

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025


ONDOANek Green Azokaren, Euskadiko enplegu berderako Aclimaren topaketaren, lehen edizioan parte hartu du

05/06/2025


ONDOANek Maintenance 2025 azokan parte hartuko du, BECen ekainaren 3tik 5era bitartean egiten den mantentze industrialaren azoka liderrean

04/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu