Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Mondragon Hospitality-ren, hotel-sektorean eta sektore soziosanitarioan zerbitzuak emateko enpresen aliantzaren, Madrilgo aurkezpenean hartu du parte

09/11/2022

ONDOANek Mondragon Hospitality-ren, hotel-sektorean eta sektore soziosanitarioan zerbitzuak emateko enpresen aliantzaren, Madrilgo aurkezpenean hartu du parte

Madrilen jarri da martxan duela denbora gutxi Mondragon Hospitality, ahaleginak batzeko eta hotel-sektorerako eta sektore soziosanitariorako eskaintza bateratua eratzeko asmoarekin sortutako Mondragon Korporazioko enpresen –horien artean, ONDOAN– aliantza. Berrikuntzarako eta garapenerako konpromisoarekin, proiektuak hotel-sektoreetan eta sektore soziosanitarioetan lankidetzan aritzea du helburu, guztientzako onurak lortzeko.

Mondragon Hospitality-n bederatzi konpainiak hartzen dute parte. ONDOANez gain, Enea, Erreka, Fagor Electrónica, Gerodan, Kide, Krean, Onnera Contract eta Ulma Architectural Solutions enpresek osatzen dute. Horrela, horien baturak produktu eta zerbitzuen katalogo zabala eta askotarikoa eskaintzen du, hauek barne: altzarien diseinua eta fabrikazioa, sarbide automatikoak, telebista-, multimedia- eta konektibitate-soluzioak, hoteletako ekipamendu integrala, hotz-kamerak eta hotz-ekipoak, arkitektura- eta ingeniaritza-zerbitzuak, instalazioen ingeniaritza, ingurumena eta energia, sukaldeetako ekipamendua eta garbitegia, besteak beste.

Aurkezpen ekitaldia Madrilgo Hyatt Thompson hotelean egin zen, sektoreari buruzko jardunaldi monografiko baten barruan. Bertan izan ziren erakundeetako ordezkari ugari, hotel-kateetako arduradunak, inbertsio-funtsak, kudeatzaile soziosanitarioak, proiektu-zuzendariak eta sektoreko beste profesional batzuk.

Guztira, Mondragon Hospitality-n parte hartzen duten kooperatibek eta enpresek 4.000 langile baino gehiago dituzte gaur egun hotel-sektoreari eta sektore soziosanitarioari lotutako jardueretan. Era berean, enpresa horiek 500 milioi eurotik gorako negozio-zifra lortu dute, eta, ondorioz, proiektua hoteletako turismo-sektorearekin eta sektore soziosanitarioarekin erlazionatutako industria-jardueren eta zerbitzuen Estatu mailako ekimen nagusietakoa da.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. ADAGIO: Adimen Artifizialaren bidez testuak era automatikoan sortzea

29/02/2024


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. E-SENSE: Osasun-segurtasunarekin zerikusia duten agente biologikoen on site detekzioa

21/02/2024


Baldintza oldarkorrenak jasateko gai diren PCI instalazioak Metalúrgica de Medina (Valladolid) enpresarentzat

14/02/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu