Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek papergintzaren sektoreko ekonomia zirkularrari buruzko REPAPEL proiektuaren aurrerapenak aurkeztu ditu Basque Greentech foroan

05/12/2022

ONDOANek papergintzaren sektoreko ekonomia zirkularrari buruzko REPAPEL proiektuaren aurrerapenak aurkeztu ditu Basque Greentech foroan

Teresa Tejero ONDOANeko Ingurumeneko eta LAPeko Negozio Unitateko zuzendariak REPAPEL proiektuaren aurrerapenak aurkeztu ditu, Aclima-Basque Environment Clusterrek antolatu duen Ingurumen arloko Berrikuntzarako eta Transferentzia Teknologikorako Basque Greentech Foroaren barruan. Edizio honek digitalizazioa eta horrek ingurumenarekin duen sinbiosia izan ditu ardatz, eta hori Twin Transition izenekoan irudikatu da. Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen eta euskal ingurumen-sektorearen arteko topagune izan da, eta ingurumenaren arloko erronka nagusiei eta trantsizio ekologikoari erantzuten dieten teknologia- eta ikerketa-ildoak ezagutarazi ditu.

ONDOAN da REPAPEL proiektua garatzen duen enpresa-partzuergoaren buru. Proiektuaren helburua euskal papergintza sektorearen ekonomia zirkularra sustatzea da, orearen eta paperaren hondakin-korronteetan dauden balio erantsiko konposatuak berreskuratuz eta erabiliz. Horrela, proiektuak ikerketa industriala eta garapen esperimentala sustatzen ditu paper-industriaren ekoizpen-prozesuetan sortutako hondakinen eta azpiproduktuen balorizazio berritzailea lortzeko soluzio teknologikoak eta kudeaketakoak bilatzeko. Azken helburua hainbat industria-aplikaziotan azpiproduktu balorizagarriak eta eraginkorrak lortzea da.

REPAPEL hiru urteko iraupena (2021-23) duen I+G proiektua da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen du SPRI Taldearen HAZITEK programaren bitartez, proiektu estrategikoen kategoriaren barruan.

Proiektuaren ardura duen partzuergoak papergintzaren sektoreko balio-kate osoa batzen du, eta estrategia komuna partekatzen du ekonomia zirkularraren eta bioekonomiaren esparruan. Nazioartean erreferentzia diren bi fabrikatzaile hartzen ditu, hala nola SMURFIT KAPPA Nervión eta Zubialde, bai eta ingeniaritzaren (Ondoan, TSK, Ekotek), hondakinen tratamenduaren (Sader), asfaltoaren (Campezo eta Asfaltia), hormigoiaren (Prefabricados Etxeberria) eta kimikaren (Feralco eta Biosyncaucho) sektoreetan lider diren konpainiak ere.

Aclima, Tecnalia Research & Innovation eta CEITen lankidetza ere badu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile diren aldetik, eta Euskadiko Paperaren Klusterraren laguntza ere badu.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025


ONDOANek Green Azokaren, Euskadiko enplegu berderako Aclimaren topaketaren, lehen edizioan parte hartu du

05/06/2025


ONDOANek Maintenance 2025 azokan parte hartuko du, BECen ekainaren 3tik 5era bitartean egiten den mantentze industrialaren azoka liderrean

04/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu