Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek ingurumen-zerbitzuek Ekonomia Zirkularrean dituzten erronkei buruz eztabaidatu du, Basque Circular Summit 2022ren barruan

29/11/2022

ONDOANek ingurumen-zerbitzuek Ekonomia Zirkularrean dituzten erronkei buruz eztabaidatu du, Basque Circular Summit 2022ren barruan

Teresa Tejero ONDOANeko Ingurumeneko eta LAPeko Negozio Unitateko zuzendariak, Aclimak Basque Circular Summit 2022 delakoaren harira antolatutako bilera sektorialean Ekonomia Zirkularreko Zerbitzuei buruzko mahai-inguruan parte hartu du. Topaketa horretan Europa osoko espezialistak biltzen dira Ficoban (Irun), eredu ekonomiko zirkularrerako trantsizioak dakartzan ondorioak aztertzeko, eta negozio-aukerei eta enpresen lehiakortasuna hobetzeari buruz eztabaidatzeko.

Eztabaidan, beste balio-kate batzuek airearen deskarbonizazioaren eta kalitateari dagozkion erronkei, baliabide materialen eta uraren erabileraren eraginkortasun handiagoari eta lurzoruaren eta ekosistemen babesari erantzun ahal izateko beharrezkoak diren ingurumen-zerbitzuekin erlazionatutako gaiak jorratu dira. Era berean, bigarren mailako materialaren kopurua handitzeko beharrak trazabilitate-sistemak eta hondakinak tratatzeko eta berreskuratzeko prozesu berriak sortzea nola bultzatuko duen azaldu da.

Ildo horretan, gardentasunarekin erlazionatutako ekimenen bidez, ekoizpen-sektoreek ingurumenari buruzko informazioa biltzeko eta tratatzeko sistemak ezarri behar dituzte, bai eta ingurumen-ebaluaziorako tresnak gehiago erabili ere, ingurumen-adierazpenak bermatzeko, adibidez. Esparru horietan, ONDOAN bezalako enpresen ekarpena funtsezkotzat jotzen da.

Basque Circular Summit 2022

Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa), SPRI Taldearen laguntzarekin, antolatuta, Basque Circular Summit 2022 ekitaldiak ekonomia zirkularraren erronka garrantzitsuez ohartarazi nahi du, eta Euskadiko ekonomiarako datozen aukerak identifikatu. Era berean, euskal enpresek lankidetza publiko-pribatutik Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako eta Bioekonomiarako 2024ko Planaren helburuak lortzen laguntzeko egindako lanari eman nahi dio balioa.

Hiru jardunalditan zehar, Basque Circular Summit-ek ekonomia zirkularraren aldeko apustua indartu nahi du euskal enpresen, erakunde publikoen eta tokiko erakundeen eta gazte konprometituen artean. Hori guztia, enpresa-ekonomia zirkularraren arloan Euskadi Europa hegoaldeko abangoardia gisa nazioartean ikusarazteko eta kokatzeko helburuarekin.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu