ONDOANek Suteen Aurkako Babesaren erronkei eta aukerei helduko dizkie Ondoan Ikasgelaren edizio berri batean
21/10/2024
Arrisku-tipologia berriek eta berariazko arauketarik ezak markatutako testuinguruan Suteen Aurkako Babesak (SAB) duen gero eta garrantzi handiagoaren inguruan hausnartzeko, ONDOANek bere Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio bat antolatu zuen urriaren 15ean. Bilboko Bizkaia Aretoan ehun profesional baino gehiagoren aurrean egindako jardunaldian, suteen aurkako prebentzioaren eta segurtasunaren arloan baliatu beharreko gakoak, erronkak eta aukerak adierazi ziren, bai eta babes-sistema berriei eta tresna berriek izan behar duten kalitateari heldu ere. Hori guztia, hainbat arlotan (administrazioan, arautegian, teknikan, enpresan eta gizartean) adituak diren pertsonen esperientziak eta jardunbide egokiak zabalduz.
Arantza Cebas de Blas ONDOAN Koop. Elk.-eko presidenteak eman zion ongietorria jardunaldiari, eta suteen aurkako segurtasun-ekosisteman inplikatutako eragile guztien arteko lankidetza eraginkorra ezartzeko beharra azpimarratu zuen. Bere hitzaldian, gai nagusiaren ikuspegi orokorra emateko jardunaldiaren helburua nabarmendu zuen, eta suteen aurkako prebentzioa eta segurtasuna hobetzeko funtsezkoak diren neurri administratiboak, arautzaileak, teknikoak eta sozialak bultzatzeko deia egin zuen.
Jorge Álvarez Garcés, ONDOAN Taldeko Zuzendari Nagusia, arduratu zen Ondoan Ikasgela horren gaia kokatzeaz, eta erakundeak bezeroak eta gizartea oro har babestuko dituzten soluzio eraginkorrak diseinatzeko eta garatzeko duen konpromisoa azpimarratu zuen. Gogora ekarri zuenez, suteen aurkako babesa ONDOANen egunerokotasunaren parte da sorreratik, 1982tik. “40 urte baino gehiagoko Ibilbidean, SAB inguruko 2.000 proiektu baino gehiago sustatzera iritsi gara, eta, horri esker, ONDOAN nazioarte mailako erreferente bihurtu da arlo horretan”, azpimarratu du.
Ondoren, testuingurua ezartzeko bi hitzaldi izan ziren. Lehenengoan, Antonio Tortosak, Tecnifuegoko Presidenteordeak, SABek aurre egin beharreko erronka berriei heldu zien, etengabe aldatzen ari den ingurunera egokitzeko beharra planteatuz. Horien artean, ion-litiozko bateriak, altuera handiko eraikinak eta energia fotovoltaikoaren sorrera nabarmendu zituen.
Ondoren, Francisco Javier Martínek, ONDOAN Koop. Elk.-eko SABeko Arduradun Teknikoak, giza segurtasunean oinarritutako babes-ekosistemen kontzeptuan sakondu zuen. Suteen arriskua murrizteko batera lan egin behar duten zortzi osagaiak identifikatzen dituen esparrua da: gobernuaren erantzukizuna, erregulazioen eta kode eguneratuen garapena eta erabilera, erreferentziazko araudia, inbertsioa segurtasunean, laneko indar kualifikatua, araudiaren betetzea, larrialdiarekiko kezka eta erantzuna eta publiko informatua.
Jardunaldian, hainbat ikuspegitatik esperientziak eta jardunbide egokiak ezagutzeko ideien trukea ahalbidetu zuen mahai-ingurua egin zen. Miguel Vidueira, Cepreven-eko Zuzendari Teknikoak moderatu zuen, eta hainbat adituk hartu zuten parte bertan, hala nola Jimmy Jönsson, JVVA Fire & Risk-eko Zuzendariak; José de Antonio, Engineered Fire Piping-eko Zuzendari Teknikoak; Fabrice Vales, Willis Iberiako Arrisku Ingeniariak; eta Iñigo Barrado, Smurfit Kappa Nervion-eko Mantentze-lanen Arduradunak.
Ekitaldiaren amaiera Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustapeneko foru diputatuaren eskutik etorri zen.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK
21/10/2024
ONDOAN IKASGELA berria: ‘Suteen Aurkako Babes Ekosistemak: erronka berriak’
16/10/2024
04/10/2024
Kategoriak
Artxiboa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
TweetONDOAN BERRIAK
21/10/2024
ONDOAN IKASGELA berria: ‘Suteen Aurkako Babes Ekosistemak: erronka berriak’
16/10/2024
04/10/2024