Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

PCI sistemak Banco Santanderren egoitza den Pereda eraikin historikoan

15/09/2023

PCI sistemak Banco Santanderren egoitza den Pereda eraikin historikoan

ONDOAN izan da Suteen aurkako Babes Sistemen (PCI) esleipenduna Santanderreko Pereda eraikina birgaitzeko lanen barruan. 1923az geroztik eraikin horretan du egoitza soziala Banco Santanderrek, eta bertan gordeko da mila obra baino gehiago biltzen dituen banketxearen arte-bilduma. Erakundearen eta Santanderreko hiriaren arteko harreman historikoak eta artearen zabalkundearekiko konpromisoak eragin dute bilduma Madrilen dagoen Finantza Hiriko erakusketa aretotik Pereda pasealekuko 9-12an dagoen egoitza historikora eramatea. Lekualdaketa horri esker, hirian museo-espazioak irekiko dira, inguruko kultura-eskaintza osatuz.

Proiektu garrantzitsu horri ekiteko, Banco Santanderrek  behar funtzional eta arauzko berrietara egokituko du eraikina. Aurreikusitako ekintzen artean eraikin osoa presio altuko ur lainotuarekin era automatikoan itzaltzeko sistemarekin babestea dago. Sistema horrek, xurgapen bidez kea goiz detektatzeko sistemarekin batera, ahalik eta kalte gutxien eragiten duen sute-sistema zehatza, sentsibilitate handikoa eta itzaltzekoa eta kontrolekoa emango dio eraikinari. Horrela, pertsonen segurtasuna bermatuko da, eta, era berean, balio kalkulaezineko artelanak babestuko dira.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Bilbon dagoen Deustuko Udal Kiroldegiaren birgaitze energetikoa egingo du

15/07/2026


ONDOAN Taldeak Bilboko Aireportuaren energia-eraginkortasuna hobetzen lagunduko du

02/07/2026


Eibarko Industrien Ekosarea programa azken fasean sartu da ONDOANen lankidetza teknikoarekin

26/06/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu