Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Mallabian biltegi berra ORBEArako

25/02/2020

Mallabian biltegi berra ORBEArako

ONDOANek bizikletak egiten dituen Orbea enpresaren biltegi berriko instalazio elektromekanikoak egin ditu, Mallabian (Bizkaia). Hain zuzen ere klimatizazio eta aireztapen, berokuntza, suteen aurkako babes, gas natural, behe tentsio, barneratze-sistema eta CCTV instalazioak prestatu dira. Suteen aurkako babes sistemari dagokionez, nabea erantzun azkarreko 580 ESFR ihinztagailu ingururekin dago babestuta, eta bulegoen moduluak erantzun arrunteko ihinztagailuak ditu. BIE sare bat eta su-itzalgailuen beste bat ere jarri dira. Instalazioa osatzeko, bakoitzak 400 m3/h-ko emaria duen bi ponpa diesel eta ura biltegiratzeko 400 m3-ko depositua daude. Halaber, Detekzio Sistemak eremu guztiak estaltzen ditu, sakagailuen eta sirenen bidez. Nabean hiru xurgatze zentral jarri dira, eta horien kanalek nabe osoa zeharkatzen dute; bulegoetan, berriz, detekzio puntuala aukeratu da.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek COIIBek bultzatutako NEOΣ proiektuan parte hartu du

15/06/2026


ONDOANek, Atenasen egin diren SECOVE proiektu europarraren azken bileretan parte hartu du

10/06/2026


ONDOANek, MONDRAGON Hospitalityrekin batera, HOSPEA Arkitektura eta Ingeniaritzan parte hartu du, esparru soziosanitarioan soluzio integralak bultzatzeko

04/06/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu