Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOAN desinfekzio lanak ari da egiten funtsezko enpresetan eta zerbitzuetan

03/04/2020

ONDOAN desinfekzio lanak ari da egiten funtsezko enpresetan eta zerbitzuetan

ONDOAN Taldeak, COVID-19aren hedapenari eusteko eta bere eragina murrizteko borrokaren lehen lerroan jarraitzen du, funtsezkotzat jo diren enpresen eta zerbitzuen higienizazio eta desinfekzio lanak eginez, industriako lantegiak, osasun zentroak, egoitzak, garraioak, etab. Horrela, 830/2010 Errege Dekretuaren arabera ‘Biozidekin tratamenduak egiteko gaitasuna arautzen duen Arautegia” izenekoan  N-2 kalifikazioa duten ONDOANeko teknikariak, aluminiozko txapak, profilak eta bobinak egiten dituen Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Aludium lantegian eta Derion, Bizkaiko Teknologia Parkean, dagoen Euskaltel telefonia operadorearen egoitza sozialean aritu dira. Lan horiek erantsitako bideoetan ikus daitezke.

Bere bezero, laguntzaile eta hornitzaile guztiek erakutsi duten konfiantzan oinarrituta, ONDOAN, koronabirusaren hedapena saihesteko prebentziozko tresna baliotsua dela erakutsi duen zerbitzua ari da egiten. Pandemiaren efektuak arintzeaz gain, jarduketa horiekin industria egituraren jarduera ez etetea ere bilatzen da.

Desinfekzio lanak egiteko, ONDOANetik kontsulta bakoitza aztertzen da, eta lan horiek egiteko gune sentsibleak, beharrezkoak eta komenigarriak erabakitzen dira. horrela, aipatutako arautegiaren araberako N-3 koalifikazioa duten Zuzendari Teknikoek, kasu bakoitzean erabili beharreko metodoei eta aplikatu beharreko produktuei buruzko soluzio operatiboak erabakitzen eta ematen dituzte. Horretarako, Covid-19aren aurrean eraginkorrak diren eta Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioan behar bezala erregistratuta dauden produktuak aukeratzen dituzte.

Lanerako protokolo horietan oinarrituta, ONDOANek zenbait guneren higienizazio eta desinfekzio lanak egiten ditu, kontrol aretoak, bulegoak, gela elektrikoak, jantokiak eta aldagelak, eta baita edozein instalazioko, bulegoko eta eraikineko gune komun guztiak ere, funtsezko zerbitzuek eta enpresek euren ezinbesteko lana egiten jarraitu ahal dezaten.

Sartu bideoetara esteka honetatik

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOAN Taldeak Kataluniako URVEN SOLUTIONS konpainiako partaidetza nagusia eskuratu du

10/05/2024


“Kalitatea suteen aurkako segurtasunean: araudiaz haratago” Jardunaldiaren antolaketa

22/04/2024


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. LowLoop: Deskarbonizazio industrialerako soluzio digitalak

16/04/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu