Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Mondragon Hospitalityk Mallorcako Palman antolatzen duen hotel-hornitzaileen lehen azokan (irailaren 28an) hartuko du parte

18/07/2023

ONDOANek Mondragon Hospitalityk Mallorcako Palman antolatzen duen hotel-hornitzaileen lehen azokan (irailaren 28an) hartuko du parte

Mondragon Hospitalityk, Mondragon Korporazioak hotel-sektoreari eta sektore soziosanitarioari zerbitzuak emateko duen enpresa-aliantzak –ONDOAN horren parte da–, hotel-hornitzaileen lehen azoka egingo du datorren irailaren 28an, Mallorcako Palman. Ekitaldiaren ardatza, hoteletako eta hotel-kateetako arduradunen, erosketa-zuzendarien eta proiektuen kudeatzaileen, arkitektoen eta barne-diseinatzaileen eta sektoreko beste profesional batzuen aurrean klusterraren eskaintza bateratua ezagutaraztea izango da.

Hornitzaileen azokaz gain, mahai-inguruak eta hitzaldiak izango dira hotel-arloko aditu nagusietako batzuen eskutik, jasangarritasunarekin eta energia-eraginkortasunarekin erlazionatutako gaiekin.

Informazio gehiago eta izena ematea

Mondragon Hospitalityn zazpi konpainiak hartzen dute parte. ONDOANez gain, EneaErrekaFagor ElectrónicaGerodanKrean eta Onnera Contract. Horien guztien baturak produktu eta zerbitzu katalogo zabala eskaintzen du, hauek barne: instalazioen ingeniaritza, ingurumena eta energia, altzarien diseinua eta fabrikazioa, sarbide automatikoak, telebista-, multimedia- eta konektibitate-soluzioak, hotel- eta osasun-ekipamendu integrala, arkitektura- eta ingeniaritza-zerbitzuak eta sukaldeen eta garbitegien ekipamendua, besteak beste.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek osasun arloko erronka energetikoei buruzko ikuspegia partekatu du SEDISAren eta AEIHren jardunaldi batean

03/12/2025


ONDOANek arrakasta handiz aurkeztu ditu URVEN Solutionsen markesina fotovoltaikoak GENERA 2025ean

26/11/2025


ONDOANek energia-eraginkortasuna bultzatzen du ETEen lehiakortasuna hobetzeko, BBVAren eta Crónica Vascaren topaketan

30/10/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu