Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOAN IKASGELA berria: ‘Suteen Aurkako Babes Ekosistemak: erronka berriak’

16/10/2024

ONDOAN IKASGELA berria:  ‘Suteen Aurkako Babes Ekosistemak: erronka berriak’

Datorren urriaren 18an, ONDOAN IKASGELAren beste edizio bat egingo da Bilbon. Bertan, Suteen Aurkako Babesaren (SAB), esparru estrategiko bezain garrantzitsuaren, gaurkotasuna eta erronka berriak aztertuko dira. Arrisku-tipologia berrien agerpenaren eta erregulazio espezifikorik ezaren testuinguruan, inoiz baino garrantzitsuagoa da suteen aurreko segurtasun-ekosistemako eragile guztiek elkarrekin lan egitea maila guztietako neurriak bultzatzeko: administratiboak, erregulaziokoak, teknikoak eta sozialak.

Ildo horretan, jardunaldian, suteen aurkako prebentzioarekin eta segurtasunarekin, babes-sistema berriekin eta tresna berriek izan behar duten kalitatearekin zerikusia duten alderdiak eta esparruak jorratuko dira. Hori guztia, tartean diren alor eta sektoreetan ospe handia duten pertsonen esperientziak eta jardunbide egokiak zabalduz.

Programa Osorako sarbidea eta izen-emateak

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026


Amaitu da ADAGIO proiektua, erabilera profesionalerako testuak sortzeko AA

23/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu