Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek Europako LHko ikasleen bisita jaso du SECOVE proiektuaren esparruan

27/03/2026

ONDOANek Europako LHko ikasleen bisita jaso du SECOVE proiektuaren esparruan

ONDOANek SECOVE proiektuan parte hartzen ari diren Grezia eta Italiako Lanbide Heziketako bi ikastetxetako 20 ikasle eta irakasle ingururen bisita jaso du. Taldea egonaldi bat egiten ari da Derioko (Bizkaia) Politeknika Txorierri lanbide heziketako zentroan.

Erasmus+ programak bultzatutako SECOV proiektua duela lau urtetik ari da gauzatzen, energia garbien eta jasangarrien esparruan Bikaintasun Profesionaleko Zentroen (CoVE) arteko lankidetza sarea sortzeko xedez.

Jarduera hori proiektuaren mugikortasun programaren barruan dago, eta parte hartzen duten ikastetxeetako LHko ikasleen arteko bisitak sustatzen ditu, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko. Egonaldi horietan, ikasleek zuzenean ezagutu ahal izaten dituzte bai ikastetxeetan egiten diren prestakuntza-jarduerak, bai horien inguruneari lotutako enpresen errealitatea.

ONDOAN Politeknika Txorierrirekin eta Euskadiko Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuaren Industriaren GAIA Klusterrarekin lankidetzan ari da ekimen honetan, eta, horrela, indartu egiten du energiaren sektorean berrikuntzarekin, prestakuntzarekin eta garapen jasangarriarekin duen konpromisoa.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek DS Industry 2026n izandako parte-hartzeari buruzko balorazio positiboa egin du

09/11/2026


ONDOANek amaitu du Eibarko Industrien Ekosarea 2026 programako aholkularitza teknikoa

05/11/2026


ONDOANek bere deskarbonizazioko eta energia-eraginkortasuneko soluzioak aurkeztuko ditu DS Industry 2026an

02/11/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu