Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026

2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

Guztira 11 enpresek parte hartzen dute ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programaren bigarren edizioan. Eibarko Udalak jarri du martxan ekimena, Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza sailaren bidez, eta helburua da udalerriko industria-enpresen lehiakortasuna indartzea, ingurumen- eta energia-arloko neurri jasangarrien ezarpena bultzatuz.

Programa ONDOANek kudeatzen du, eta ingurumen- eta energia-aholkularitzako zerbitzuak eskaintzen dizkie parte hartzen duten enpresei, doan. Edizio berri honetan izena eman duten 11 enpresek 17 zerbitzu eskatu dituzte: 2 ingurumen-diagnostiko, energia-eraginkortasuneko 5 jarduera, karbono-aztarnaren kalkulu eta  deskarbnizazio plan 6 eta inbertsio berdeari buruzko 4 aholkularitza.

Aholkularitza teknikoaren kalitatea bermatzeko, ONDOANetik espezialista berezi bat izendatzen dugu zerbitzu bakoitzari, horrela jarraipen hurbil, pertsonalizatu eta erakunde bakoitzaren beharretara egokitutakoa eskainiz.

Lanak martxoan hasiko dira, izen-emate prozesua otsailaren 6an amaitu ondoren. ONDOANetik  enpresa eskatzaile guztiekin jarri gera harremanetan jardueren hasiera koordinatzeko. Gainera, azpimarratu behar da urtarrilaren 23an web-mintegi bat egin zela programa aurkezteko eta eskuragarri dauden zerbitzuei buruzko zalantzak argitzeko.

‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programaren helburua da ekoizpen-eredu eraginkorrago eta jasangarriago baterako trantsizioan laguntzea, eta egungo eta etorkizuneko ingurumen-eskakizunekin lerrokatzea. Eibar hiriko industria-enpresei zuzenduta dago, jasangarritasunarekin konprometituta daudenei, eta helburua du udalerriko industria-sarearen lehiakortasuna handitzea, haien energia- eta ingurumen-errendimendua hobetuz.

Helburu horiek lortzeko, programak lau zerbitzu eskaintzen ditu doan, industria-enpresek gaur egun energia- eta ingurumen-arloko erronkei aurre egiteko: ingurumen-diagnostikoa, karbono-aztarnaren murrizketa, energia-eraginkortasuna eta inbertsio berdea.

Informazio gehiago: EIBARKO INDUSTRIEN EKOSAREA

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026


Amaitu da ADAGIO proiektua, erabilera profesionalerako testuak sortzeko AA

23/02/2026


ONDOAN IKASGELA berria: ‘Etorkizun energetikoa bultzatuz: estrategiatik ekintzara’

16/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu