Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Klimatizazio- eta SAB-PCI instalazioak Vitoria-Gasteizen SMC handitzeko

19/05/2021

Klimatizazio- eta SAB-PCI instalazioak Vitoria-Gasteizen SMC handitzeko

ONDOANek Klimatizazioko eta Suteen Aurkako Babeseko instalazioak diseinatu eta muntatuko ditu, Jundizko industrialdean (Vitoria-Gasteiz) dagoen SMC Corporation-en Espainiako filialaren egoitza nagusia handitu eta eraberritzeko proiektuan. Filial hori munduko liderra da industriarako automatizazio-soluzioak ematen dituzten osagaien garapen teknologikoan eta sorkuntzan.

Bulegoen klimatizaziorako instalazio berri bat egingo da, lau hodiko induktore bidezko sistema baten aldeko apustua eginez, hozkailu eta galdara bidezko ekoizpenarekin. Bestalde, nabea berotzeko, gas naturaleko erregailua duten berokuntzako aire-klimatizagailuak jarriko dira aire-zainean, bai lehendik dagoen nabean, bai handitzean.

ACSaren ekoizpenari dagokionez, bero-ponpa bat instalatuko da, CO2 konpresorea duen aerotermia bidez ur bero sanitarioa ekoizteko. Kudeaketa Sistema Zentralizatua ere ezarriko da.

SAB-PCI arloan, ONDOAN hornidura berri bat prestatzeaz arduratuko da, metatze-depositua eta ponpatze-sistema barne, eta baita ihinztagailu automatikoen eta eskuzko bitartekoen bidezko itzaltze-sistema bat (BIE eta su-itzalgailuak) eta Suteak Detektatzeko Sistema bat ere.

 

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Natxituako (Bizkaia) Haizeder ikastetxearen modernizazio integralean parte hartuko du

28/07/2026


ONDOANek Donostia International Physics Centerren (DIPC) eraikin berriaren garapenean parte hartu du

21/07/2026


ONDOANek Bilbon dagoen Deustuko Udal Kiroldegiaren birgaitze energetikoa egingo du

15/07/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu