Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOAN Auditoría y Control (AyC) erakundeak Antolaketa Osasungarriaren Ziurtagiria eman dio Ausolan taldeari

15/09/2017

ONDOAN Auditoría y Control (AyC) erakundeak Antolaketa Osasungarriaren Ziurtagiria eman dio Ausolan taldeari

ONDOAN Auditoría y Control (AyC) erakundeak Antolaketa Osasungarriaren Ziurtagiria eman dio Ausolan taldeari, taldeentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak ematen dituen kooperatibari. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LNE) irizpideetan oinarrituta eman dio Ausolani ziurtagiri hori, bere instalazioetan ahalik eta ongizate-maila handiena lortzeko eta mantentzeko egindako ahalegin apartagatik. Bi erakundeen arteko harremana duela sei urte hasi zen. Orduan, ONDOAN AyC-k Ausolan taldeko enpresetan Laneko Arriskuen Prebentziorako arauzko auditoriak egin zituen. Auditoria horiek Ausolan taldeak Euskadin zeuzkan enpresetan soilik egiten ziren, baina, 2014an, taldeak Estatuan dituen enpresa guztietan ere egitea erabaki zen. Gainera, OHSAS ziurtagiria aukeratu zen, eta taldea osatzen zuten 12 enpresei eman zitzaien. 2017an, Ausolan Taldeak beste bi enpresa hartu ditu, Andaluzian, eta ONDOAN AyC-k haiei OHSAS ziurtagiria emateko prozesuari ekin dio, baita Taldean aurretik zeuden 12 enpresei ziurtagiri hori berritzeko ere. Orobat, lehendik egiten zituen arauzko auditoriak egiten jarraitzen du.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026


Amaitu da ADAGIO proiektua, erabilera profesionalerako testuak sortzeko AA

23/02/2026


ONDOAN IKASGELA berria: ‘Etorkizun energetikoa bultzatuz: estrategiatik ekintzara’

16/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu