Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Kutxabankek Donostian duen Datuak Prozesatzeko Zentroko klimatizazioa eta instalazio elektrikoak

28/07/2020

Kutxabankek Donostian duen Datuak Prozesatzeko Zentroko klimatizazioa eta instalazio elektrikoak

ONDOANek, Uni Servis 2001ekin ABEEa osatuz, Kutxabankek Donostiako Ibaeta auzoan duen Datuak Prozesatzeko Zentroko (DPZ) klimatizazio- eta aireztapen-sistemak eta instalazio elektrikoak eraberritzeko lanak osatu ditu. Banku-erakundeen DPZetan, bezeroekin erlazionaturiko informazio guztia biltzen duen ekipamendu informatiko eta elektroniko ugari dago.

Eraikineko DPZ, UPS eta CGBT gelak hozteko, torlojuzko 337 kW-ko konpresorea duen ur-hozkailu bat eta potentzia bereko dry-cooler unitate bat instalatu dira, ura doan hozteko, eskariaren eta kanpoko airearen baldintzek ahalbidetzen dutenean. Biek elikatzen dituzte CRAH (Computer Room Air Handler) unitateak. Gainera, 685 Kw-ko beste dry-cooler bat instalatu da ekipo elektrogenoak hozteko.

Bestalde, behe-tentsioko instalazio elektrikoak berritu dira Datuak Prozesatzeko Zentroaren fidagarritasuna handitzeko. Horretarako, zerbitzari informatikoei elikadura erredundantea eta segurua eman zaie, 300 kVA-ko bi SAI erabiliz, eta bi ekipo elektrogeno instalatu dira, 1250 kVA-koak eta 900 kVA-koak, potentzia jarraituan, DPZaren hornidura osagarrirako.

Koadro elektriko guztiek babes elektrikoen egoeraren monitorizazio eta zirkuituen kontsumoaren kontabilizazio banakatua dute, koadroetan bertan ukipen-pantailen bidez adierazita. Eraikinaren kontrol sistematik (BMS) zirkuituen kontrol eta kontsumo datu guztiak eskura daitezke, eta baita alarmen kudeaketa eta bidalketa ere.

2019. urtearen amaieran, datozen hiru urteetan bere DPZ sarea berrituko duela iragarri zuen Kutxabankek, guztira 45 milioi euroko inbertsioarekin. Donostiakoa muturreko egoeretan erabiliko da, bankuak Zamudion (Bizkaia) eraikiko dituen bi DPZ instalazio berrien estaldura osatu ahal izateko. 

 

DATUEN PROZESURAKO ZENTROA

Banka digitalaren eredu berriek bezeroen datuak zentro propioetan gordetzea lehenesten dute, Kutxabanken egiten den bezala, beste batzuen hodeiak edo DPZ-CPDak erabili beharrean. DPZ-CPDek bezeroen informazio guztia eta erakundearen funtzionamendurako beharrezko teknologia gordetzen dute.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


LOWLOOP: Soluzio digitalak industriaren deskarbonizaziorantz aurrera egiteko

14/03/2025


ONDOANeko Kontseilu Errektoreko Presidenteak aintzatespena jaso du, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta

11/03/2025


Barneko Ingurumen Kalitateko Zerbitzuak AENAko 26 aireportutarako

10/03/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu