Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Ingurumen-jarduketak URArentzat eta Barakaldoko Udalarentzat

01/06/2021

Ingurumen-jarduketak URArentzat eta Barakaldoko Udalarentzat

ONDOANek ingurumenaren arloko beste bi esleipen jaso ditu. Alde batetik, 2019az geroztik egindako lanarekin jarraituz, gutxienez beste bi urtez arduratuko da URAk-Uraren Euskal Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak eremu babestuak kontrolatzeko ezarritako programei lotutako laginketez, tokian tokiko analisiez eta ur-laginen kontserbazioaz.

 Akordio horren bidez, ONDOANek Euskal Autonomia Erkidego osoko barne-arroetan dauden lurrazaleko zein lurpeko ehun ur hartuneren kalitatea kontrolatzen du. Gainera, bainu-denboraldian Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan 11 kontrol-puntuko laginak egingo ditu astero, horien kalitate mikrobiologikoa zehazteko.

Bestalde, ONDOAN Barakaldoko Udalarekin lanean hasi da Gorostizako zabortegi zaharraren eta haren instalazio osagarrien ingurumena zaintzeko eta mantentze-lanak egiteko.

 Egin beharreko lanen artean daude, besteak beste, efluenteak tratatzeko plantaren, haren lorategi-eremuen, bideen eta drainatzeen kontrola eta mantentze-lanak, eta baita instalazioarekin lotutako uren (azalekoak, lurpekoak eta lixibiatuak) kalitatearen azterketa ere, lurraren finkapenen kontrola eta gasen ikuskapena.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Natxituako (Bizkaia) Haizeder ikastetxearen modernizazio integralean parte hartuko du

28/07/2026


ONDOANek Donostia International Physics Centerren (DIPC) eraikin berriaren garapenean parte hartu du

21/07/2026


ONDOANek Bilbon dagoen Deustuko Udal Kiroldegiaren birgaitze energetikoa egingo du

15/07/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu