Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

SAB-PCI (Suteen Aurkako Babesa) instalazioak Bilboko Bizkaia Dorrearen berriztatze lanetan

22/07/2020

SAB-PCI (Suteen Aurkako Babesa) instalazioak Bilboko Bizkaia Dorrearen berriztatze lanetan

ONDOAN Suteen Aurkako Babeseko instalazioak ari da egiten Bilboko Bizkaia Dorrearen eraikina berriztatzeko lanetan. Eraikinak suteak hautemateko sistema analogikoa, ihinztagailu bidezko su-itzaltze automatikoa eta eskuzko su-itzaltzea izango ditu, BIEak, zutabe lehorraren instalazioa eta su-itzalgailuak barne. Bizkaiko Dorrea, lehenago Banco de Vizcaya Dorrea eta BBVA Dorrea izenekin ezagutzen zena, Bilboko Diego Lopez Haro Kale Nagusian dagoen eraikin historikoa da. 1969an inauguratu zen. 21 solairutan banatutako 88 metroko garaiera du eta inauguratu zen unean hiriko eraikinik altuena izan zen, 2009an Iberdrola dorrea (165 m) eraiki zen arte. Gaur egun, erabilera berrietarako prozesu mailakatuan dago, eta baita fatxadaren birmoldaketa integral prozesuan ere, jatorrizko itxura berreskuratzeko.

EKINTZAILETZA ZENTROA

2022tik aurrera, Bizkaia dorre berriak Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentro (ENZ-CIE) bat izango du, Bizkaiko ekintzailetza eta enpresa sarea indartzeko eta dinamizatzeko. Zentroa hiru fasetan egingo da. Lehenengoak 4.085 m2 izango ditu, bigarrenak 3.897 m2 har ditzake, eta hirugarrenak beste 1.559 m2. Dena den, malgutasuna egongo da fase berriak irekitzeko garaian.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek Industria Establezimenduetako Suteen aurkako Segurtasun Araudi berriari buruzko Bizkaiko jardunaldian hartu du parte

16/06/2025


ONDOANek energia-eraginkortasuna ETEentzako lehiarako abantaila gisa landu du BBVAren eta DEIAren topaketan

10/06/2025


ONDOANek arrakastaz itxi du Maintenance 2025ean, mantentze industrialaren erreferentziazko azokan, izan duen parte-hartzea

09/06/2025



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu