Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek ur langartu sistema berritzailea instalatuko du Ismailiako Tuneletan, Suezeko Ubidearen azpian, Egipton

05/09/2017

ONDOANek  ur  langartu  sistema  berritzailea  instalatuko  du  Ismailiako  Tuneletan,  Suezeko  Ubidearen  azpian,  Egipton

Egiptoko gobernua hainbat tunel ari da eraikitzen Suezeko Ubidearen azpian, Suezeko Ubidearen Lurraldeko Garapen Proiektuaren barruan. Tunel horiek Sinai Iparraldearen hedapenari eta Suezeko Ubidearen garapenari lagunduko diote, gune industrial sendoa sortzen lagunduz eta Rafah eta Nuweiba arteko errepidearen hedapena osatuz.

Horien artean daude Ismailiako tunelak izenekoak, hiri horren iparraldean dagoen Al-Salam zubitik gertu. Tunelak diametro bereko bi hodik osatzen dituzte (bakoitza noranzko bakarrean doazen ibilgailuen zirkulaziorako), 4.800 metro inguruko luzerarekin, eta lur-azalaren azpitik 60 metroko sakoneran zeharkatzen dute Suezeko Ubidea. ONDOANek ur langartu sistema berritzailea instalatzeko kontratua jaso du, suaren hasierako unean sute posiblea mugatzeko eta kontrolatzeko. Horrez gain, sistemak ur gutxi kontsumitzeko aukera ematen du.