ONDOANek Prevéntica Maroc 2024an, segurtasunari eta prebentzioari buruzko Afrikako erreferentziazko nazioarteko biltzarrean hartu du parte
24/05/2024
Argazki-oina, ezkerretik eskuinera: Hasnaa KHARRAZ, ONDOAN Maroc-eko Finantza Arduraduna; ; Jorge Álvarez Garcés, ONDOAN taldeko CEOa; Francisco Javier Martín Andrés, ONDOANeko PCIko Arduradun Teknikoa; Igor Romeo Uriarte, ONDOANeko Marokoko Operazio Arduraduna; eta Mohammed Ait.Faria, Ondoan Maroc-eko Zuzendari Teknikoa.
ONDOAN Maroc-ek Prevéntica Maroc 2024 azoka ospetsuan, Afrikako kontinentean segurtasunaren eta arriskuen prebentzioaren arloko profesionalentzat urtero egiten den erreferentziazko ekitaldian, hartu du parte. Maiatzaren 21etik 23ra bitartean egin da, Casablan-can, ONDOANek Marokoko merkatuan duen jarduera bultzatzeko ONDOAN Maroc sozietatearen egoitza soziala dagoen hirian.
Urtero, Préventica Internationalek lantokiko osasunean, segurtasunean eta bizi-kalitatean dauden azken berrikuntzak biltzen ditu. Oraingo honetan, 4.500 profesional eta 150 enpresa erakusle bildu ziren, eta zenbait gairen inguruko 80 hitzaldi eta tailer egin ziren: industria-segurtasuneko prestakuntza, segurtasun-kulturaren eraldaketa, norbera babesteko ekipamenduak, ekoizpenaren segurtasuna eta laneko higienea, segurtasun elektronikoa, etab.
Azokan, ONDOAN Maroc-ek stand bat izan zuen, Suteen aurkako Babesarekin erlazionatutako soluzioak eta zerbitzu berriak ezagutzera emateko. Horrez gain, biltzarrean, Francisco Javier Martín ONDOANeko PCIko arduradunak, instalazio fotovoltaikoetako suteen arazoari buruzko hitzaldia eskaini zuen, integratzailearen ikuspegitik.
ONDOAN Maroc
Marokon ezarri eta zazpi urtera, ONDOAN Taldeak herrialde horren aldeko apustua sendotu zuen, iaz bulego berria inauguratuz Casablancan, bere jarduera profesionala Marokoko merkatuan bultzatzeko sortutako ONDOAN Maroc sozietatearen egoitza sozial bihurtuz. Enpresak berrogeita hamar pertsona baino gehiago ditu jadanik plantillan, eta azken urteetan jarduera nabarmena gauzatu du, Suteen aurkako Babes Sistemen (PCI) aldeko apustu estrategiko argiaren bidez.
Estrategiaren barruan tokiko bazkideen lankidetza eta parte-hartzea bultzatu behar dira. Horrela, azken urteotan ONDOANek industria-arloko instalazio ugariren beharren diagnostikoa egin du, eta horrek posizio pribilegiatuan jarri du datozen urteetan gauzatuko diren ekimen berrietan parte hartzeko orduan. ONDOAN gaur egun gauzatzen ari den proiektuetako bat Marokoko OCP eta JESArekin lortutako esparru-akordioari buruzkoa da. Hainbat urtetarako lankidetza-proiektu horrek jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa dakar taldeak OCPren instalazioetan suteen aurkako segurtasunaren arloan egiten dituen jardueretan.
Nabarmendua
ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz28/07/2016
ONDOAN BERRIAK

E-SENSE: Agente biologikoen on-site detekzioa, osasuneko segurtasuna hobetzeko
10/02/2025

03/02/2025

27/01/2025
Kategoriak
Artxiboa
- 2025(e)ko otsaila
- 2025(e)ko urtarrila
- 2024(e)ko abendua
- 2024(e)ko azaroa
- 2024(e)ko urria
- 2024(e)ko iraila
- 2024(e)ko uztaila
- 2024(e)ko ekaina
- 2024(e)ko maiatza
- 2024(e)ko apirila
- 2024(e)ko martxoa
- 2024(e)ko otsaila
- 2024(e)ko urtarrila
- 2023(e)ko abendua
- 2023(e)ko azaroa
- 2023(e)ko urria
- 2023(e)ko iraila
- 2023(e)ko uztaila
- 2023(e)ko ekaina
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko uztaila
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko uztaila
Partekatu
Tweet
ONDOAN BERRIAK

E-SENSE: Agente biologikoen on-site detekzioa, osasuneko segurtasuna hobetzeko
10/02/2025

03/02/2025

27/01/2025