Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

Ondoanek amaitu ditu Egipton dauden Ismailiako tuneletako lanak

15/01/2021

Ondoanek amaitu ditu Egipton dauden Ismailiako tuneletako lanak

ONDOAN Suezko kanalaren azpian, Egiptoko Ismailia hirian, bi tunel eraikitzearekin erlazionatutako lanak amaitzear dago. Proiektua, azken urteotan munduan egindako azpiegitura garrantzitsuenetako bat osatzen duten obren barruan dago, eta ONDOANek nazioartean egindako lanik garrantzitsuena da. 2017an hasi zen, eta nazioartean lortutako kontraturik garrantzitsuena da, eta bertan giza baliabide eta baliabide tekniko garrantzitsuak inplementatu behar izan dira.

ONDOANek tuneletako instalazio elektromekanikoak egiteko ardura izan du, hiru arlo handitan banatuta: suteen aurkako babes-sistemetarako hidranteak; tunelak drainatzeko hodien eta eroanbideen sarea; eta eraikin auxiliarrak girotzeko beharrezko instalazioak. Lan horiek guztiak amaitzeko fasean daude.

Proiektuari ekiteko, 2018an Ondoan Egypt eratu zen. Sozietate horretatik kudeatu dira lanak eta baliabideak. Hiru urte hauetan zehar, ONDOANeko hamar bat aditu eta teknikari Zamudioko egoitza sozialetik Ismailiara joan dira, Egipton kontratatutako bertako talde profesionala indartuz.

Egiptoko Gobernuak hainbat tunel eraiki ditu Suezko kanalaren azpian, Suezko Kanalaren Lurraldea Garatzeko Proiektuaren barruan. Tunel horiek, Ipar Sinairen hedapena eta Suezko Kanalaren garapena bultzatuko dute, industria gune sendoa sortzen lagunduz eta Rafahtik Nuweibarako errepidearen hedapena osatuz. Horien artean daude Ismailiako tunelak, Al-Salam zubitik gertu, hiriaren iparraldean.

ONDOANen lanak jaso dituzten tunelek diametro bereko bi hodi dituzte (bakoitzetik ibilgailuek noranzko bakarrean zirkulatu ahal izango dute), 4.800 metro inguruko zulaketa-luzerarekin, eta azaleratik 60 metroko sakoneran zeharkatzen dute Suezko Kanala.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


“Kalitatea suteen aurkako segurtasunean: araudiaz haratago” Jardunaldiaren antolaketa

22/04/2024


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. LowLoop: Deskarbonizazio industrialerako soluzio digitalak

16/04/2024


I+G PROIEKTUAK – HAZITEK PROGRAMA. SUTEA: PCI instalazioen egiaztapena Errealitate Areagotuaren eta Errealitate Birtualaren bidez

11/03/2024



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu