Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek energia-eraginkortasuna ETEentzako lehiarako abantaila gisa landu du BBVAren eta DEIAren topaketan

10/06/2025

ONDOANek energia-eraginkortasuna ETEentzako lehiarako abantaila gisa landu du BBVAren eta DEIAren topaketan

Araudia betetzetik harago ETEek energia trantsizioari nola aurre egin diezaioketen jakiteko gako praktikoak eskaintzeko, eta eraldaketa eta lehiakortasunerako benetako motor bihurtzeko, Larraitz Egigurenek, ONDOANeko Energia Proiektuen Koordinatzaileak, BBVAk eta DEIA egunkariak antolatutako topaketa birtual batean parte hartu du berriki. ‘Energia-eraginkortasunean inbertitzea, zure ETEaren lehiakortasuna bultzatzea’izenburupean, foroak jasangarritasun, finantzaketa eta energia soluzio arloetako adituak bildu zituen, enpresa txiki eta ertainen erronka –eta aukera– handienetako bati heltzeko: energia-eraginkortasuna hazkunderako estrategiaren funtsezko zati gisa integratzea.

Bere hitzaldian, ONDOANen ikuspegia eman zuen, enpresei energia-hobekuntzako prozesuan lagunduz duen zuzeneko esperientzian oinarrituta. “Gure zeregina energia-aldaketarako pauso hori eman ahal izateko beharrezkoak diren prozesu guztiak sinplifikatzea da, eta egiten duguna euren beharretara eta ezaugarrietara egokitutako zerbitzu integralarekin laguntzea da, energia-trantsizio hori azkenean errealitate bihur dadin”, azaldu zuen.

Gainera, azken urteetan pentsamoldean izan den aldaketa nabarmendu zuen. “ETEek ulertu dute energia-eraginkortasuna euren negozio estrategiaren parte gisa sartzeak dakarren inbertsioak lagundu egiten diela emaitzen kontuan eta sektoreko beste enpresa batzuekin duten lehiakortasunean hobetzen, eta, ondorioz, merkatuan posizionamendu hobea lortzen dutela”, azpimarratu zuen.

Larraitz Egigurenekin batera, Iratxe Astondoa BBVAko Finantzaketa Jasangarrirako Kudeatzaileak eta Fernando Larraza PRECOMeko Zuzendariak hartu zuten parte topaketan. Hiruek adierazi zuten jasangarritasuna jada ez dela etorkizuneko joera bat, egungo errealitaterako ezinbestekoa baizik. Gainera, edozein enpresarentzat energia-eraginkortasun handiagorantz aurrera egitea, tamaina edo sektorea edozein dela ere, posible eta beharrezkoa dela erakusten duten adibide zehatzak, finantzaketa ereduak eta arrakasta kasuak jarri zituzten mahai gainean.

Sartu albiste osora hemen klick eginez.

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu