Mondragon Legoan Youtube Ondoan LinkedIn Teléfonos Legoan Search
Español | Euskara | English

ONDOANek DesKarboniza 2025 Planeko laguntzak eta deskarbonizazio proiektuak bultzatzeko CAE laguntzak eskuratzen laguntzen du

20/06/2025

ONDOANek DesKarboniza 2025 Planeko laguntzak eta deskarbonizazio proiektuak bultzatzeko CAE laguntzak eskuratzen laguntzen du

Eusko Jaurlaritzaren 2025eko DesKarboniza Planak indarrean jarraitzen du, laguntza eta kenkari fiskal sorta zabala eskainiz. Horiek, Energia Aurrezteko Ziurtagirien (CAE) monetizazio aukerekin batera, aukera bikaina dira deskarbonizazio proiektuak ekonomia eta ingurumen arloetako itzulera argiarekin egiteko. ONDOANen, energiaren, instalazioen eta ingurumenaren arloan dugun esperientzia guztia enpresen eta erakundeen eskura jartzen dugu, helburu hauekin:

  • Beharrezko jarduketak identifikatzea eta ezaugarritzea, beharrezkoa denean Auditoretza Energetikoak egitea barne.
  • Proiektu teknikoak idaztea eta instalazioak gauzatzea.
  • Sortutako energia-aurrezkiak kalkulatzea eta CAEak jaulkitzea; ONDOAN subjektu delegatu gisa egiaztatuta dago horretarako.
  • Proiektuari lotutako karbono aztarnaren murrizketa kalkulatzea.

Gainera, proiektuak izan ditzakeen laguntza eta kenkari fiskalen identifikazioaz eta izapidetzeaz arduratzen gara, baita CAEen monetizazio-prozesu osoaz ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Larraitz Egiguren gure Energia Proiektuen Koordinatzailearekin, edozein zalantza argitu eta prozesu osoan laguntzeko: legiguren@ondoan.com | 944 52 23 13

Nabarmendua

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

ONDOANan nazioartera zabalduko da, Mexikon eta Marokon ezarriz

28/07/2016


ONDOAN BERRIAK


ONDOANek etorkizun energetikoaren gakoak eta industrian duen eragina aztertu ditu Ondoan Ikasgela ekimenaren beste edizio batean

09/03/2026


ONDOANek FIRST LEGO League Euskadi txapelketa babestu du

03/03/2026


2026ko edizioan ‘Eibarko Industrien Ekosarea’ programan 11 enpresek parte hartzen dute

27/02/2026



Kategoriak


Artxiboa


Partekatu